CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » ESTE LUGAR ENTRE (ARTEKO LEKU HAU)
ESTE LUGAR ENTRE (ARTEKO LEKU HAU)

Sorkuntzarako egoitza, Beatriz Fernandez (Bartzelona) 

irailaren 15etik 21era arte

 

 

“artean izan artean egon 

esanahiaren eta zentzuaren artean 

lehen horretatik urrundu heinean bigarren horretan gehiago sakontzeko”

 

Pieza honek bi interpretatzaileentzako idazketa-ariketa koreografikoa izan nahi du. Horretarako, gorputzaren, ahotsaren eta hitzaren artean arituko da, urte honetan esperimentatutako parametroetatik abiatuta. Bere baitara sakontzen doan koreografia da, formari eta esanahiari dagozkion betekizunak erdi bidean utzi eta berezkoa duen bere existentziaren baieztapenean ekiteko. 

"Este lugar entre" izeneko pieza horren bidez narrazioaren eta abstrakzioaren tarteko espazioen bila abiatuko gara, narratibaren ahalera izan baduen ere, esanahi baten edo komunikazio zuzen baten sorrera saihesten duen material bila, zentzugabekeriak duen kaosean dagoen materiala alegia. 

Prozesu hau galera onartzeko saiakuntza da, ekintzarako ezohiko baliabideen bitartez, zentzua emateko ordezko aukera ematen duen bide bat bilatzen du, hala nola, antolaketaren, pertzepzioaren eta sentsazioaren bidez. Identitate nomada du, kokapen berri bakoitzeko berriz asmatzen den jardueraren modukoa. Espazioak eragiten du berez, baita sostengatzen duen erakundeak ere, kontzeptu-oinarri ezarekin jolasten, bitarteko espazioen lur kaotiko batetik sortzen dugun bitartean.

Oihana Altubekin batera, fikzio mugagabea eraiki nahi dut, esanahien loturak desagertzen eta/edo eraldatzen diren aldi berean pizten dira bertan. Este lugar entre piezak izan nahi izateko zentzua igortzen du, eta, hala ere, zentzugabe egiten du berezko duen izaerak.

Pieza koreografikoko honen sorkuntza ikerkuntza, “Muy experimental” proiektutik ateratzen da, dantza-alorreko 2013ko OSIC bekaren babesarekin.

 

Oihana Altube Lorea. SEAD-en (Salzburg) ikasi zuen dantza garaikidea, baita Dantza Mugimendu Terapia Masterra ere UABen. Gorputza Mugitu laborategietan parte hartzen du Carmelo Salazarrekin. Dana Yahalomirekin, Jeremy Waderekin eta Beatriz Fernandezekin lan egiten du. ARTAS eta La Poderosako partaide da 2013az geroztik.

Beatriz Fernandez. Dantzaria eta koreografoa. Las Santas kolektiboaren ko-fundatzailea eta La Poderosa, Bartzelonako sorkuntza eta ikerkuntza eszenikora espazioaren zuzendarikidea. Dantza Garaikidea eta Koreografia ikasi zuen Bartzelonako Institut del Teatre institutuan, eta ikasketak bideratuko ditu Center for Movement Research (New York) zentroan. Interprete lanetan ari da Danat Danza taldean eta elkarlanean aritu da Carmelo Salazar (1998-2004) koreografoarekin, esaterako, "Europea no es una puta", "Espaciales" edo "El salón dorado" piezatan. "Escorzo" (2004), "I have a dream"(2006) eta "Cuerpo en escena" bakarkako lanak sortu ditu, Olga Mesarekin lankidetzan. 2008an egiten du interpretatzailearen figura memoria eta artxibo bizidun gisara hartuta landuko duen proiektua, bi formatutan, ikus-entzunezko dokumentuan, “Los que se ven entre sí”, eta pieza eszeniko bat, "Tres personas, todos los cuerpos". Egun, "Muy experimental" ikerkuntza-proiektua lantzen ari da, sortzaileen arteko errealitate eraikitzailea izango dena. Duela sei urtetik hona urtero ari da gorputzari lotutako hainbat laborategien ekimen pedagogikoa garatzen, gorputzean eta haren presentziak denbora errealean duen eraikuntzan interesatuta dauden ikasleei eta dantzari profesionalei zuzenduta.

Este lugar entre
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com