CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » ESTRATA, SASIA, AZTARNA
ESTRATA, SASIA, AZTARNA

Ixiar Rozasen (Lasarte) ikerketa eta sorkuntza egoitza

azaroaren 20tik 27ra bitartean

 

Desagertutako ahotsak. Desagertuko diren hitzak eta estratak. Kokapen geografiko jakin batean, arrasto horien erresonantziari erreparatu. Testu honetan aztarna horiek entzun eta inskribatuko ditut. Nostalgiarik gabe, bidean aurkitutako materialekin denbora errealean sortuz, lengoaiari hitz egiten utziz. Desagertzea? Zer gertatzen da desagertutako aurreko instant horretan? Eta ondoren? Sasitarrez betetako sasitestu bat izan daiteke. Denbora dezente daramat oharrak hartzen eta ezin oraindik jakin.

 

Ixiar Rozas. Idazketak norabide bikoitzean afektatzeko duen aukera interesatzen zait eta fikzioa zentzu zabalean ulertzea. Idazlea naiz, dramaturgoa, bideo-sorkuntzen egilea, ikerlaria eta irakaslea. Narratiba, poesia, artikuluak eta pieza eszenikoen testuak idazten ditut, hainbat herri eta hizkuntzetan plazaratu diren materialak (Mexiko, Italia, Erresuma Batua, USA, Portugal eta Errusia, besteak beste). Arte Ederretan doktorea (EHU/ UPV), egun Azala espazioko lantaldeko kidea naiz eta hezkuntza artistikoko irakaslea Huhezin (MU).

Periferiak topaketen fundatzaile-kidea eta zuzendari- artistiko- kidea izan naiz. Italian eta Euskal Herrian (2002-2007) antolatutako topaketa horiek pentsamendu kritikoaren eta praktiko artistikoen arteko topaketak izan ziren. Lankidetzan ibili naiz, besteak beste, honako koreografo eta sortzaileekin: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), Estela Lloves (Vigo/ Berlin), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Mal Pelo, Girona), Maite Arroitajauregi (Eibar), Maider Lopez (Donostia), Paco Toledo (Chile). 

© Xamudio
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com