CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » KARAOKE
KARAOKE

Sleepwalk Collective-aren (Vitoria- UK) sorkuntza egoitza

urriaren 14tik 23ra arte

 

Katatonikoki adierazkortasunik gabeko eta funsgabe zaporegabea, KARAOKEA lizunkeriari eta bonba atomikoari buruzko ikuskizuna da, bi interpretatzaile eta hitz-emaile batentzat. Ohiko karaoke baten gisa funtzionatuz –testua eta akzioa monitore baten bidez irakurri eta zuzenean botatzen dira publikoarentzat–, ikuskizun hori anti-antzerki ariketa bat da, lotsagabeki zinikoa edo patetikoki zintzoa, zure ikuspuntuaren araberakoa. 2013rako egin asmoz, proiektuak El entretenimiento haren aurreko lanari jarraitzen dio, XXI. mende nerabe honetako bigarren hamarkadako plazerei eta etsipenei buruz konpainiak egin dituen lan multzo baten segida modura.

Sleepwalk Collective live-art eta antzerki esperimentala lantzen dituen konpainia saritua da, esperientzia eszeniko intimoak sortzen ditu Espainian eta Bretainia Handian zehar. Konpainiak pieza eta performance hauskorrak eta gautarrak sortzen ditu antzoki eta gune alternatiboentzat, eta sortzen ditu herri kulturarekiko eta zabor kulturarekiko sentitzen duen liluratik eratorriak, baita besteekiko gure harremanen misteriorik eta konplexutasunetik ere. Komediaren eta tragediaren arteko oreka leunari eutsiz, haien piezak dibertigarriak eta sentsualak dira, eta estetika minimalista batek eta ukitu xarmagarri eta arriskutsu batek definitzen ditu. Konpainiak, 2006an Londresen sortua, egun Vitoria-Gasteizen du haren egoitza. Espainian eta Bretainia Handian ez ezik, honako herri hautan ere aurkeztu ditu haren lanak: Australia, Frantzia, Portugal, Italia, Bosnia eta Herzegovina, Kosovo, Austria eta Herbehereak. Iara Solano Arana (Espainia), Malla Sofia Pessi (Finlandia) eta Sammy Metcalfe (BH) dira Sleepwalk Collective.

 

Fitxa artistikoa: 

Ikuskizuna: Sleepwalk Collective

Interpretatzaileak: Iara Solano eta Samuel Metcalfe 

Soinu gunea: Samuel Metcalfe

Gune bisuala: Iara Solano

Karaoke
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com