CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ PLAZERAREN BURUJABETZA
PLAZERAREN BURUJABETZA

Federica Folcoren (Uruguai) ikerketa eta sorkuntza egoitza

itailak 26 etik 19ra arte

Iberescenaren laguntzarekin

 

Plazeraren Burujabetza plazeraren eraikuntza sozial eta pertsonalari buruzko gogoetan sakondu nahi duen ikerkuntza-prozesua da, horretarako, generoaren eta gorputzaren gai-multzoa landuz. Prozesu hori gauzatzeko interesa nire (gure) egunerokotasunean plazerari nola heltzen diogun ulertu behar horretatik pizten da. Nire plazeraren gaineko ikerkuntza bat, eta, aldi berean, hura azaltzen deneko testuinguru historiko eta sozial jakinarekin paralelismoa egitea.

Gorputzaren burujabetzarako proiektu gisa, plazera askatzeko garrantzi politikoa aldarrikatzen diot neure buruari. Gure gorputzak plazerez bizi ahal izateak haren jabe egiten gaitu; haren gainean erabaki ahal izatea hura gure egitea da. Plazeretik pentsatzea geure burua diskurtso hegemonikoaren kontrako eran ulertzea da, geure funtzio politikoa, ekonomiko eta soziala birplanteatzea, eta prozesu horri esker, errealitatearen esanahia eta zentzua etengabe berreraiki eta adosten da, denon parte-hartzea bultzatuz.

Plazera, testuinguru kultural, ekonomiko eta politiko jakin batean garatzen den prozesu indibidual eta soziala, beraz, etengabeko transformazioan dagoena, intersubjektibotasunez betetako eraikuntza sinbolikoa. Gorputzaren kontrako errepresioa edota gutxiestea, plazerari uko egitea eta gorputzaren gozamenari lotutako errua eta larritasuna orokortzea, hori historia luzea da gurean. Hori guztia kode sozialetan zehar, lotura moralen baitan eraikita eta zabalduta, eta gorputzaren estetika eta politika arautzeko botere-diskurtsoak ezartzen dituen ideologia menperatzaile batekin diziplina zorrotz bat jarriz, kapitalismo kontsumistaren mesederako. Botereak plazer guztiak ilundu nahi ditu, ideologiak kutsatutako haren plazeraren bitartez: dominazioa. Harentzat, plazera arriskuaren sinonimo da, sorrera sinbolikoa den horretatik abiatuta, sortzeko aukera baliatzen duelako, eta botereak nahiago du errepikapena, ez pertsonok sortzen eta sinboloak trukatzen hastea.

Plazeraren Burujabetza ekintza era bada, geure gorputzean dabilkigun eta hura zeharkatzen duten diskurtsoei ideologia eta subjektibotasuna kentzeko, baita plazerari, gorputzari eta bizitzari zuzen lotutako zentzumen eta jarduera anitzen alde aritzeko ere. Sorkuntzarako giza gaitasuna sustatuz eta egokituz.

Lan eszeniko oro lan politikoa da, eta hura egon liteke menpekotasunaren zerbitzuan edo egon liteke burujabetzaren eta eraldaketaren zerbitzuan, eta horrek aukera dakar subjektibotasuna eta hari eusten dioten egitura sinbolikoak zalantzan jartzeko edo ez.

Denontzat izango den mundu bat eraikitzea, ezberdintasunean gozatzea, plazererako eskubidea aitortzea eta boterearen demokratizazioa, aurrera egiten uzten didan utopia.

 

Federica Folco (Montevideo, 1973). Sortzailea, ekintzaren eremuko arte-lanean. Azken urteotan ikuspegi politiko batetik ari naiz nire ekintzetan, horiek baliatuz subjektibotasunak eta afektuak sortzeko. 2000. urtean abian jartzen dudan prozesuan, bakarkako eta taldeko obrak eta proiektuak egiten ditut, azkenen artean honako hauek: “Maravillosa” 07, “Titan” 08, “Periferico/proyecto tango” 10. Sorkuntzarako tailerrak sustatzen eta koordinatzen aritu naiz azken boladan. 2000. urtetik 2009ra arte irakasle jardun nuen INAUn (Uruguaiko Haur eta Nerabearen Institutua), askatasuna kenduta bizi diren nerabeekin lanean. “Los entres del movimiento” proiektua egin nuen, dantza garaikidearen baitako obren azterketa eginez, Hezkuntza eta Kultura Ministerioan, 2008an. Errepublikako Unibertsitatean Dantza Lizentziaturarako ikasketa-plana osatzeko lan-taldean kide izan nintzen 2010ean. Nire proiektuekin hainbat festibal eta erakundetan parte hartzeko gonbitea jaso dut, Amerikako eta Europako 13 herrietatik. Gaur egun “Acciones afectivas: prácticas artísticas de autorías efímeras” izeneko proiektua lantzen ari naiz, hau da, proiektu eszeniko berri bat eginez, “Absurdo” tango kolektiboarekin batera, eta hasiera eman diot ere “Emancipación de placer” proiektua egiteko ikerkuntzari.

Emancipaci├│n del placer
laguntzaileak
  • logo Iberescena
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com