CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Penetrable Project– E.M.A
PENETRABLE PROJECT– E.M.A

Elisabete Fingerren eta Michelle Mouraren (Brasil) sorkuntza eta ikerketa egoitza 

Irailaren 22tik urriaren 12ra arte

Iberescenaren laguntzarekin

 

Penetrable Project gorputz-materia batek izateko eta mugitzeko dituen aukeretan sakontzen du (materia den gorputz bat: haragia, hezurrak, muskuluak, likidoak, ehunak, ilea, zuloak...), eta beste gorputz eta beste materia batzuekiko kontaktu/talka egoeretan eta erlazioetan. Penetrable Project gorputz guztiak besarkatzen ditu egitura zulagarri gisa, zuloa erlazio modura ulertuz, eta organikoaren eta artifizialaren, barrualdearen eta kanpoaldearen, eta gorputzaren eta munduaren arteko zulagarritasunezko kidetasun esperientziak proposatuz.

Penetrable Project hainbat lan sortu ditu: zenbait objektu (MONSTRO #1, #2 and #), eta haurrentzako pieza bat (HOLE Project) eta E.M.A.

Azalan Elisabete Fingerrek E.M.A lantzen du, eta gorputza, materia eta zuloak ikertzeko Michelle Moura gonbidatu du, baita osagai organikoek erlazio artifizialen bidez talka egingo duten dantza modu bat saiatzeko ere.

Elisabete Finger (Brasil, 1980) performer, koreografo eta arte garaikidean ikerlari da. Berlin, Alemania eta Curitibia, Brazil artean bizi eta lan egiten du, bakarkako lanak zein taldeko lanak sortuz beste artistekin batera. Casa Hoffmann (Curitiba-2004) etxean izan zen, Essais program in CNDC d’Angers-FR (2005/2006) izeneko programaren baitan, eta amaitu berri du Berlinen MA SODA programa (Solo/Dance/Authorship UdK/HZT). Haren lana aurkeztua izan da hainbat festibal eta testuingurutan (dantza, performance eta arte bisualen alorrean) Brasil, Uruguay, Frantzia, Portugal eta Alemanian. Performer lanetan aritu da Susan Rethorst, Deborah Hay, Eszter Salomon, Christine de Smedt, Rosane Chamecki eta Andrea Lerner-ekin batera, besteak beste. Koreografo lanetan, 2004z geroztik, haren lana aurkeztua izan da hainbat herri (Brazil, Uruguay, Frantzia, Portugal, Alemania, Bulgaria) zein testuingurutan (dantza, performance eta arte bisualen alorrean). Elisabete Finger “Cauliflower Miniglobal Artistic Community” sortu du, Brasilgo beste 7 artista independenteekin batera. Egun, beka lortu du SENATE Senatskanzlei - Kulturelle Angelegenheiten, Uferstudios (Germany) eta Rumos Itaú Cultural Dança (Brazil) erakundeen eskutik, ‘HOLE’ proiektua egiteko, haurrentzako pieza bat hain zuzen.

Michelle Moura performerra eta koreografoa da. Bere azken lanetan, CAVALO (2010) y Big Bang Boom (2012), estrategiak lantzen ditu honako galdera erantzuten saiatzeko: "zerk mugitzen du gorputza?". Performer gisa honako koreografoekin ibili da lanean, Dani Lima (RJ), Alex Cassal (RJ), Fabian Gandín (AR) eta Vincent Dupont (FR). Dagoeneko desagertu den Couve-Flor Minicomunidade Artística Mundial egitasmoaren sortzailea izan zen. Bere dantza ikasketak  Hoffmann etxea, Curitiba; eta Essais - Centro National de Danse Contemporaine d'Angers (Emmanuelle Huynh zuzendaritza artistikopean), Frantzian burutu ditu. Curitiban bizi da egun.

Penetrable Project E.M.A
laguntzaileak
  • logo Iberescena
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com