CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Ez dugu EGITEN DUGUN GUZTIA ESAN beharrik, EZta DIOGUn GUZTIA EGIN beharrik ere
EZ DUGU EGITEN DUGUN GUZTIA ESAN BEHARRIK, EZTA DIOGUN GUZTIA EGIN BEHARRIK ERE

Claudia Diasen (Lisboa) sorkuntza eta ikerketa egoitza

irailaren 16tik urriaren 5era arte

 

“Nire ibilbide koreografikoa hasi nuenetik, beti aurkitu izan dut neure burua testuak idazteko erronkan, adibidez, Visita guiada, Das coisas nascem coisas eta, denboran gertuago, Vontade de ter vontade izeneko nire sorkuntza lanen testuak.

Testu horiek, niretzat, beti izan dira ekintzaren berezko osagaiak, eta konbergentziaren zein dibergentziaren bitartez, beti ikusi ditut ekintzarekin lotuta, sekula ez objektu autonomo gisa.

Hala ere, Vontade de ter vontade lanaren testuinguruan sortutako testuak, akzioa testuak jarritako ardatzak antolatzen zuen, eta, ondorioz, akzioak arduratu behar izan zuen testuak piezan duen nagusitasuna zaintzeaz. 

Gertaera horrek hitz egindako, idatzitako eta inskribatutako hitzaren gainean hausnartzera eraman ninduen. Beraz, hitza abiapuntu hartuta, ikuspegi zail hori aukeratu dut lan berri honi sorrera emango dion funtsezko osagai bezala, eta idatzitako testua haren baitan. Baina, zeri buruz idatzi?

Gilles Deleuze filosofoaren honako hitz hauek ekarri nahi nituzke orain: “Egileak bere burua murrizten duen bakoitzean, pentsamendua irudietara mugatzen da, idazlana bizitzatik urrun dagoen jarduera bihurtzen da, agenda guzti izango du, bizitzaren kontrako bere helburuak errazago lortzeko asmoz”. 

Modu horretara, egile gisa esanahiak sortzeko orduan dudan arduraz aske geratzen naiz, eta, ondorioz, baita testua idazteko arduraz ere. Beraz, Michael Oliveira eta Jorge Feliciano gonbidatu ditut zeregin horretara, haien lana politikoki zuzena denaren beste muturrean jarri daitekeelako, hausnarketaren eta benetako topaketaren mesedetan.

Baina testuaren egilea izatetik aske geratzen banaiz ere, nire gain hartzen dut hizkuntzaren ardura osoa, behin jakinda testua idazteko duten aurreneko baldintza, ematen diren hitzetan oinarritzen dela.

Behin lehen arazo hori bideratuta, bigarren bati egin behar diogu aurre: Zer hitz emango dira? Eta galdera hori erantzuteko, hirugarren galdera bat dator: Nola egin hitzak emateko?

Ikuspegi esentzialistari uko egiten diot, eta arreta guztia jartzen dut gauzen mekanikan. Hitz bat behin eta berriz esatearen ondorioz hitz berri batean bihurtzen duen haur jolas horretan aurkitzen dut konponbidea. Behin hirugarren galdera horri konponbidea eman ondoren, laugarren bat sortzen da – Zein litzateke jolasari hasiera emango liokeen lehen hitza? Hori izango da erantzungo dugun galdera, entseguak hasten ditugunean”.

Prozesu horrek izango dituen helburuei buruz, Claudia Dias-ek idatzi du:

“Lan horren helburu nagusia eta politikoa gaur egungo zibilizazioan lekutzea izango da. Lekutze hori, esandako hori ondoriorik gabe desegin ez dadin, ez da espazio etereo eta iragankor batean egingo, baizik eta oihartzuna hartuko du jendaurrean, eta denok izango gara adieraziko dugunaren erantzule. Oroimen bat sortzeko”.

Eta aurrerago, horrela jarraitzen du Claudiak:

“Lan horrek dituen helburuen artean, harremanetan, topaketetan eta afektuetan sakontzeko asmoa dago (elkartruke etekinzalearen aurrez aurre), dimentsio ezberdinetan egiten dudan lanarekin bat datozen azpiegituren eta pertsonen sare batean lekutu ahal izateko. Sare hori erabili nahi dut helburu artistikoak nahiz ekoizpen mailako helburuak lortzeko baliagarri modura, horren bidez nire ibilbide koreografikoari eta artistikoari jarraipena eman ahal izateko.

Nire asmoen artean ere, sorkuntzara bideratutako hezkuntza-osagai bat uztartzea dago, izan ere egonaldian egingo diren jardueretan zehar hainbat tailer egitea aurreikusten dut, bai AZALA kreazio espazioan (Euskadi), bai Circularrean (Vila do Conde, Portugal)

 

Sorkuntza eta zuzendaritza: Claudia Dias.

Interpretazioa: Claudia Dias eta Cecilia Laranjeira.

Lankidetza dramaturgikoa eta testua: Michael Oliveira eta Jorge Feliciano.

Bideoa: zehazteke.

Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena: Carlos Gonçalves.

Lankidetza kritikoa: João Fiadeiro.

Kudeaketa administratiboa: SUMO} 

Koprodukzioa: Maria Matos Udal Antzokia.

Egonaldietarako laguntza: Inteatro, Azala, DeVir/CAPa, Circular - Performing Arts Festival.

Entsegu espaziotarako laguntza: Forum Cultural Jose Manuel Figueiredo, Re.Al, Maria Matos Udal Antzokia.

 

Claudia Dias (Lisboa, 1972). Almadense Akademian (1989/ 89) abiatzen du haren heziketa. Ikasten jarraituko du bekadun lanetan, Lisboako Dantza Konpainian (1987/ 89). Dantza Garaikidearen Interpreteen Heziketa Profesionalerako ikastaroan parte hartzen du, Dantza Forumaren (1997/ 98) babespean, baita Kultur Proiektuak eta Antolamenduaren Kudeaketarako Cultideias Espezializazio Ikastaroan (2009) ere. Egun, Arte Eszenikoen Masterra egiten ari da, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean (Universidade Nova de Lisboa). Almadako Dantza Taldean partaide da (1990/ 97) eta Ninho de Víboras (1997/2004) kolektiboko kidea. Almadako Dantza Taldean hasi zen interprete lanetan. RE.AL-en ari da kolaboratzaile, João Fiadeirok gidatzen duen sorkuntza-estrategian interprete nagusi gisa, baita  “Composición en Tiempo Real” (2001/09) egitasmoaren garapenean, sistematizazioan eta zabalkundean. Konposizio koreografikoaren gaineko proiektu pedagogiko bat zuzentzen du, Marcia Lança-rekin batera, hor du bere sorrera “Vende-se País solarengo com vista para o mar” (2009/10) lanak. John Romãok zuzendu duen "Morro como País" piezako interpretea izan da. “One Woman Show”, “Visita Guiada”, “Das coisas nascem coisas” piezak, “23+1” instalazioa eta “Vontade de ter vontade” (pieza hori egile portugaldarren elkarteak koreografia onenari sariaren hautagai izendatu zuen) sortu ditu. Koreografo, performer eta irakasle modura egin duen lanak onespena jaso du nazio mailako eta nazioarteko azpiegituretan, antzokietan eta festibaletan. 

Ez dugu EGITEN DUGUN GUZTIA ESAN beharrik, EZta DIOGUn GUZTIA EGIN beharrik ere
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com