CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » HARTZAK URETAN
HARTZAK URETAN

David Franch eta Arantzazu Lopezen (Bartzelona) sorkuntza egoitza

irailaren 3tik 13ra arte

 

Beharrezkoak al dira aldaketak? Alda gaitezke? Benetan aldatu nahi dugu? Transzenditu beharra dugu? Beharrezko al da jarrera erosotik aldatu jarrera deserosoak bilatzeko eta existentzia zitzaigun leku atsegina uztea? Akatsa al da lasaitasuna, erosotasuna? Guk geuk geure burua erreskatatzeko beharra ote dugu? Zerekiko? Norekiko? Mundua aldatzera deituak al gaude? Galdera-mota horiek egingo nizkioke neure buruari, hartz bat uretan izango banintz. Hartz bat uretan, haren pauso motelekin, beti daki bere beharrak asetzen.

Sarrera horrekin proiektu bakoitzean berreraikitze-prozesu berri bat bilatzeko gure asmoa erakusten dugu, horrela ere lanerako bide zehatz bat saihestuz. Pieza honen gainean lan egitera garamatzan motorra, honako behar honetatik abiatzen da: mugimendu etengabean aritzeko beharra, aldaketa eta formazio etengabean, geure buruak berrasmatuz horretarako egokiena deritzogun « euskarria » erabiliz, hala nola, fisikotasuna, antzezpena, fikzioa, hitza, ez-hitza, ausentzia, ez-presentzia…

Proiektu horretarako elkartu gara Arantzazu Lopez Medina eta David Franch Farre, pieza bat osatzeko asmoarekin. Sorkuntzarako espazioan aurrena dugun lehen hartu-eman honetan, gogoak biltzen gaitu, jakin minak, gogo biziak eta irekitasunak. Eta proiektuari geure ezagutzak eta bakoitzaren lan- eta bizi-esperientziak ekartzen dizkiogu. Hizkuntza eszeniko ezberdinetatik abiatuta, zerbait eraikitzekotan bildu gara “Hartzak uretan” izenburupean.

 

David Franch Farre (Bartzelona, 1972). Antzoki, zirku, trebetasun akrobatiko, clown… ikasketak egin ditu zentro desberdinetan eta hainbat maisurekin. Amaranto konpainiako eta 96º Kolektiboko kide izan da. 2012an, “El último enemigo” bakarkako bere lehen pieza sortzen du. Kale-antzerkia ere egin du konpainia desberdinekin.

Arantzazu Lopez (Bartzelona, 1975). Dantzari eta koreografo bezala trebatu da maisu eta zuzendari desberdinekin. Sortzaile bezala, (H)Ártese Dantza Konpainian aritu da zuzendari kide. Interpretatzaile lanetan aritu da honako talde hauetan: Constanza Brncic, la Fura dels Baus, Jordi Cortes, Hector Fuentes, Flamen.CO, besteak beste. Antzerki-lantegi erregularretan lan egiten du pedagogo modura eta dantzaren bidezko aita-semeen komunikazioaren garapenerako lantegietan ere, esaterako, “Danzar para Crecer”, sendiei zuzenduta, eta “Esto no es el Lago de los Cisnes”, amei eta haren haur txikiei zuzenduta. Horrez gain, Diplomatua da Maisu-maistra ikasketetan eta Heziketa Berezian, eta Immigrazioan eta Gutxiengoetan espezializatutakoa da, egina dauka ere ADMTA-ko Mugimendu-Terapia masterra.

Osos en el agua
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com