CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » WW3 (HIRUGARREN MUNDU GERRA)
WW3 (HIRUGARREN MUNDU GERRA)

Sorkuntza egoitza, El Conde de Torrefiel (Bartzelona)

Abenduaren 11tik 23ra bitartean

ATE IREKIAK: abenduak 22 

 

El Conde de Torrefiel proiektu eszeniko bat da, eta hizkuntza eszeniko berrien sorrera du jomuga, hain zuzen ere dramaturgiari eta antzezpenari buruzko arauak haustearen bitartez. Antzezlan bakoitzean elkarren kontrako errealitateak sortzea da gure asmoa, ahozko hizkuntzaren parametroak gainditzeko. El Conde de Torrefiel kolektiboaren sorkuntza guztiek arte plastikoan, literatura garaikidean eta performancean dute abiapuntu. Hitzari eguneroko bizitzan ez duen toki, balio eta zeregin bat eman nahi diogu, horretara bideratuta dauzkagu gure energiak. Horregatik, esku artean dugun proiektu honetarako, haren aurkezpena, antzokietatik aparte eta ohizkoak ez diren espazio eszenikoetan (zine aretoak, erakusketa aretoak, museoak etxebizitzak, etab.) egitea proposatu nahi dugu.

WW3 izeneko proiektuak antzerki lanaren ezaugarriak ditu. Izan ere, dramatizatutako sekuentziak proposatzen ditu, eta narrazioak deskripzioen eta pareta, pantaila edota beste edozein euskarriren kontra proiektatzen diren elkarrizketen bidez egiten du aurrera. Baina gure helburu nagusia antzerki lana ikusleen buruan gauzatu ahal izatea da. Ildo horretatik, ikuslearen ikusmen-zentzuari dagozkion erabilera eta estimulua kendu egin nahi ditugu, irudimenaren esperientzia idatzitako hitzaren bidez eta soinu-paisaiaren bidez suspertzeko, horrela sentsibilitate irakurle, eta, batez ere, ikusle bakoitzarengan bakarrak eta pertsonalak diren irudiak sortuko dituen entzumen-sentsibilitate bat garatu ahal izateko.

(...) Gure ustez WW3 gehiago da proposamen ezberdinez osaturiko proiektua, pieza bakar bat baino. Ildo horretatik, soinu-ezaugarriekin esperimentatzea gustatuko litzaiguke, modu ezberdinetan. Horrela, lehenbiziko saiakuntza (...) kontatuko den ekintza biltzen duen paisaia marraztuko duen soinu- eta giro-konposizio baten bidez ematen da, leku eta gune ezberdinetan aldez aurretik grabatu eta bildu ditugun soinuen bilduma baten eskutik hain zuzen. Ikerketaren bigarren bideak soinu-banda baten eraketa bilatzen du, modu arbitrario xamarrean definitu dugu, baina oinarrizko ideia azaltzen laguntzen digu: iluntasunean proiektatuko diren hitzen aldamenean entzungo den zuzeneko musika. Ez lirateke abestiak izango, baizik eta musika-tresnen bilduma bat, narrazioaren bilakaera ezagutzen duten musikarien eskutan, horrela osatu ahal dezaten beharrezko litzatekeen giro-materialarekin, inprobisazioaren eta distortsioaren emozio-tesitura baten barruan, Explosions in the Sky, Mogwai, Sigur Ros, Low, Gospeed You! Black Emperor bezalako musika taldeen post rockaren estilora. Aukera horrekin, arte-espresio ezberdinak lantzeko gure ideia sendotu egiten da; kasu honetan musika eta literatura ez dira eszenifikazioaren menpe geratzen, antzerki-lanetan gerta ohi den bezala, baizik eta eszena bigarren plano batean jartzen da, musika eta testua bere gordinean agertu daitezen, hitzak eta armoniak, irudien eta estetika bisualaren kutsadurarik gabe. Azkenik, ikerketa-proiektu honek iradokitzen digun narrazio estiloak Raymond Carver edo Patricia Highsmith bezalako idazleengana garamatza, Pier Paolo Passoliniren edo Thomas Bernharden pultsu narratiboa eta literatur estiloa ahaztu gabe.

Entzumen-osaerak eta soinu-ñabarduren anplifikazioak, ordea, Michael Haneke zuzendariaren eta, adibidez, bere “71 fragmentos de una cronología del azar” lanaren film-piezetan hartzen dute inspirazio iturria, eta arte eszenikoen kasuan, berriz, Societas Raffaello Sanzio antzerki konpainia italiarrarentzat Scott Gibbonsek eta Romeo Castellucci eszena zuzendariak egin duten lanetan.

El Conde de Torrefiel konpainiaren sorkuntza-lanek arte plastikoan, literatura garaikidean eta performancean dute abiapuntu. Errealitateak elkarren kontra jarri eta ahozko hizkuntzaren parametroak gainditzea da bere lana, komunitatearen konstanteak poesia eszeniko eta bisuala bihurtzeko. 2010ean “La Historia del Rey vencido por el aburrimiento” lana, honako hiru zatitan “La Discreción”, “La Vulgaridad” eta “El Entretenimiento” aurkeztu ondoren, El Conde de Torrefiel konpainiak hasiera ematen dio hizkuntzaren eta eszenaren, testuaren eta ekintzaren arteko bereizteari buruzko sorkuntza lanari. Ikusten denaren eta entzuten denaren areko bereizketa. 

MONUMENTUAK
argazkiak
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com