CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » WANDERLUST
WANDERLUST

Sorkuntza egoitza, Chell Parkins (New York)

Azala (Lasierra, Araba), azaroaren 5etik 11ra bitartean

Zawp (Bilbao), azaroaren 12tik 17ra bitartean

ATE IREKIAK: azaroak 10 (Azala), azaroak 17 (Zawp)

Zawp-ekin lankidetzan antolatutako egoitza 

 

"Wanderlust" lanak euskal eskualdeko paisaia esploratzen du, bidaiarien ikuspuntutik. Azalara (Lasierra, Araba) bidaiatuko da Chell Parkins, 2012ko azaroan, bere burua eremuko paisaia modu fisikoan esploratuz filmatzeko. Gero filma hori zuzeneko aurkezpenean emango da. Mugimenduaren esplorazio horrek partaide egingo gaitu, baina ez da Azalako ingurunean ibili, salto egin, eskalatu eta etzanda egotearen ekintzetara mugatuko. Aldez aurretik grabatu den filmaren proiekzioaren aurrean egingo den zuzeneko aurkezpenaren gorputz-hizkuntza eta koreografia sortzeko erabiliko da mugimenduari buruzko ikerketa hori. Dantzariak eszena gainean zuzenean dantza egiten duen heinean, bere irudi bat emango da paisaiaren proiekzioaren gainean. Azken lanean, ikusleek hiru dantzari ikusiko dituzte, aldez aurretik grabatutako dantzaria paisaian, zuzeneko dantzaria eszenatokian, eta koreografiaren hirugarren proiekzio bat denbora errealean manipulatuta. Tira, bata bestearen kontra gainjarritako hiru elementu izango dira. Musika konposizio original bat izango da, Taylor Kirk soinu- eta irudi-diseinatzaileak egingo dituen bideo komunikazioek bideratuta. Pieza koreografikoa norbera munduan zehar bidaiatzen imajinatzeaz arituko da. Obrak egiten duen galdera honako hau da: Garrantzi bera al dute bidaia birtualak eta lekuan bertan egoteak? "Wanderlust" ikerketa lan bat da “Intermedia Dance Theatre” izeneko dantzaren adarraren barruan, alegia sorkuntza prozesua eta ikuskizuna ematen diren unean sortzen den indarrean oinarritzen diren teknologia eta koreografia batzen dituen dantza modu berri bat.

1972an New Yorken jaioa, Chell Parkins dantzaren eta musikarien inguruan hasi zen ikasten. Munduan barrena ibili da artista ezberdinekin batera lan egiten eta antzezten. Dantzari modura aritu da honako konpainia hauetan: MADCO Missourin, Steamroller eta Bibliodance Kalifornian, eta Forklift Dance Works Texasen. El Colegio del Cuerpo taldearekin lankide aritu da Cartagenan (Kolonbia), eta Beaver Feverrekin Amberesen (Belgika). Bere koreografia Kaliforniako Dancers’ Footworken eta Cell Space-n aurkeztua izan da, baita MOMFest, Frontera Fest, Dance Carousel, Coen’s New Works Festival eta Big Range-n ere, Texasen. Ikasketetan sakondu du honako artista hauekin: Paul Mosley, Joe Goode, Margaret Jenkinsen konpainiarekin, eta Yacov Sharir. 2012ko ekainean, sorkuntza prozesuan teknologiaren eta koreografiaren arteko loturari buruzko ikerketa gauzatuko du Dance Research Forum Konferentzian, Derry-n (Ireland).

WANDERLUST
argazkiak
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
  • © Chell Parkins
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com