CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » CONFESSION (II)
CONFESSION (II)

Ikerketa egoitza, Germán Jauregui (Bruselas-Bilbo)

azaroaren 5etik 25era arte

ATE IREKIAK: azaroak 24

 

“Bakar-bakarrik gaude azken finean, kontu sakon eta inportanteenetan bereziki, ezin aitortu sentitzen dugun moduan gaude bakarrik”. Rainer Maria Rilke

“Confession” itxaropenaren ideiaren inguruan ari da, gaur egun non den, nola adierazten den eta zein diren gizakiok eman behar ditugun urratsak harengana gerturatzeko, horiek izango dira sorkuntzarako abiapuntuak. Itxaropena inkonformismo ekintza bezala, iraultza izpirituala bezala, itxaronaldiko jarrera pasiboarengandik edo bere hutsunearen onarpenarengandik urruntzeko. Testua, mugimendua eta musika elkarrekin arituko diren gune bat sortzen, eta, bertan, diziplina horiek elkarrekin nahastearen ondorioz, hain gurea eta hain beharrezkoa zaigun bilakuntzaren tentsioa gauzatuko duen sarea egiten ahaleginduko gara.

Germán  Jauregui (Bilbo, 1972). Dantza eta antzerkia ikasketak egiten ditu. 1997an  "A menudo en el bosque…” piezaren kreazio lanean dihardu Loïc Touze koreografoarekin. 1998tik eta 2008ra "Ultima vez/ Wim Vandekeybus" konpainian egiten du lana, honako ikuskizunen kreazio eta erakustaldietan: “In spite of wishing and wanting” (1999), “Inasmuch as life is borrowed” (2000), “Scratching the inner fields” (2001, como asistente de movimiento),  “What the body does not remember” (Revival of 2002), “Blush” (2002), “Sonic Boom” (2003), “Puur” (2005), “Spiegel” (2006). Honako bideo- dantzetan agertzen da halaber: In spite of wishing and wanting (2002), Blush (2005), Here after (2007), eta The last words (1999), Inasmuch… (2000) laburmetraietan. 2002 “El rato de José” piezan egiten du lan, Idoia Zabaleta eta Jorge Jaureguirekin. 2007an “Sites of Imagination” nazioarteko pieza eta liburua sortzen dituen lan- taldeko Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas eta Elena Albertekin batera. 2009an bere lehenengo kreazio egiten du bakarka, “Sunset on Mars” (Julidans festival, Amsterdam). 2010an “Esbozo” pieza sortzen du (El centro de las Artes de San Luis de Potosí, Mexiko). 2011an “Tres silencios” lana estreinatzen Date Danza taldearekin. Irakasle bezala dihardu ikastaro, tailer eta mintegiak ematen hainbat herrialde eta jaialditan. 

Bilboko koreografo eta sortzailea honako beste artista hauekin arituko da elkarlanean: Manuel Ronda (Italia), Cristobal Barreto (Mexiko) eta Elena Fokina (Errusia).

German Jauregiren argazkia
argazkiak
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com