CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » IN SUPERFICE
IN SUPERFICE

Sorkuntza eta ikerketa egoitza, Antonio Tagliarini (Roma) 

urriaren 15etik 28ra bitartean

Gertatzen zaigun guztia gorputzaren azaleran grabatzen da, esperientziaren zaindaria da gorputza, etengabe eraldatu, eraiki eta desegiten doan bolumena. Gurekin beti hain zintzoa izan den gorputza, gurekin uneoro egon dena, dena dakiena, guk ahazten dugunean ere gogoratzen duen gorputz horrek.

Antonio Tagliarinik bere lan berria (2013ko azaroan estreinatuko duena) lantzeko egingo duen lehenengo ikerketa eta sorkutza egoitza izango da honakoa. 

Azalan dagoen bitartean, Filipe Viegasen (Portugal) eta Jaime Conde Salazarren (Madril) lankidetza izango du lagun.

 

Antonio Tagliarini performer, sortzaile eta koreografoa da. Honako hauek dira Italian eta Europan aurkeztu dituen azken lanak: Freezy (2003), Titolo provvisorio: senza titolo (2005) e Show (2007). 2008tik hona Daria Deflorian artistarekin ibili da elkarlanean: Rewind –omaggio a Caffe Muller di Pina Bausch (2008); From a to d and back again (2009); rzeczy/cose (2011), Short Theatre Festivalen aurkeztu zen performance/ instalazioa; Reality (2012) antzezlana, Inequilibrio jaialdian aurkeztua; eta Identitède, Gérard Watkinsen testuaren eszenaratze bat. Idoia Zabaletarekin sortu du halaber Royal Dance (2009). Miguel Pereirarekin Antonio e Miguel (2010). Ambra Senatorerekin L’ottavo giorno (2008) e Bis (2012). Nazioarteko proiektuetan parte- hartzailea da: “APAP 2007”, “Sites of Immagination” (2008) y “Pointe to Point” Asia- Europe Dance Forum 2009. Besteak beste, Miguel Pereira, Raffaella Giordano, Giorgio Rossi, Massimiliano Civica, Fabrizio Arcuri, Idoia Zabaleta, Daria Deflorian eta Ambra Senatore artistekin egiten du elkarlana. 

IN SUPERFICE
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com