CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Looking backwards into the future
LOOKING BACKWARDS INTO THE FUTURE

Sorkuntza egoitza, Ayara Hernandez Holz (Uruguay)

Azala, irailaren 29tik urriaren 19ra bitartean

Artium, urriaren 19tik 28ra bitartean

ATE IREKIAK: urriak 27 (Artium)

Artiumekin eta “A.A.A” Abordaiak programarekin lankidetzan

Iberescenaren laguntzarekin

Pardaideak: Ayara Hernández Holz eta Sybille Müller 

 

“Oroimenari eragin eta eragin ibili naiz. Hasieran, iraganeko zerbait arraroa berriro bizi izanak harritzen ninduen, baina ez horrek bakarrik, garai hartako ez zen beste ni berri bat nintzela ere iruditzen zitzaidan.(…) ziurrenik, haien gainean jarri ditut eraldatu dituzten estalkiak eta sustantziak; ziurrenik, lekuz aldatu ditut, lehen begi-kolpea aldatu, gauza batzuk beste batzuk baino lehenago ikusi eta lehen ez bezalako ordena batean. (…) eta besteei gertatu zaizkien gauzengatik ere ordezkatuak izango ziren ziurrenik ere, nik jarrera bereziaz begiratu eta nireak balira bezala hartu ditudan gauzak”. Felisberto Hernandez

Obra eszenikoak oroitzeko moduari buruzko prozesuak aztertzen dituzten proiektu artistikoen bilduma bat da  “Dokumentazio organikoa”, eta horren jarraipena da Looking forwards into the future. Modu naturalean eman eta sortzen den erregistroa da “Dokumentazio organikoa”, eta, ondorioz, performance bat uzten du ekitaldiaren benetako egile diren parte hartzaileen memorian, gorputzetik at dagoen beste edozein gailu baten beharrik gabe. Denboran gorde ezin daitekeen zuzeneko ekitaldi baten jarduera etengabearen erregistroa ere bada. “Dokumentazio organikoa”-k honako faseak eta formatuak izan ditu orain arte: “Tracing” performance-instalazioa, MACAPD-aren (MA in Contemporary Arts Practice and Dissemination) testuinguruan 2009ko L'animal a l'esquena jaialdian egina, bideo esperimentala:Rumor: oharrak dokumental bukoliko baterako, Uruguain egina (orain postprodukzioan) eta geroan egingo den NEW performancea, Felix Marchand eta Irina Müller koreografoekin lankidetzan. Azalan garatu beharreko proiektua Looking forwards into the future egitasmoaren bigarren zatia da.

“Tracing”: instalazio baten, performance baten barruan dagoen artxibo bat da. “Tracing” ikusleak ikusi dituen ikuskizunak gogoratzeko prozesuari buruz ari da. Behin jendaurrean egin direnean, ekitaldi horien gaineko oroitzapena jarraipena emateko moduko bat ere izan daitekeela aztertzen du. “Tracing” bideo instalazio bat da, obra eszeniko batek duen iraupenarekin eta dramaturgiarekin sortua, antzoki baten testuinguru sozialean aurkeztuta. (…)

Looking forwards into the future performancea “Tracing”eko testigantzak hartzen ditu oinarri. Bertan, pertsonek obrak izan ziren bezala gogoratu ezin izan dutenez, obra berri bat asmatzen dute, zatitan lotutako oroitzapen horren ahoz ahozkoan. Une horietan, prozesu sortzailea eta oroitzapen prozesua asko gerturatzen dira bata besteari, eta guretzat puntu horretan da Looking forwards into the future proiektua jaio egiten dela. Memoria orainean egiten den eraikitze bat bezala ulertuta, oroitzapena hemen eta orain denarekin etengabe nahasten den horretan hain zuzen.

(…) NEW-ren asmoa denboran irekitzen den tarte horretan sartzea da, eguneratua izatera iritsi ez zenaren eta gertatzear dagoenaren artean hain zuzen ere. Asmoa ez da memoriaren irudikapen bat egitea, baizik eta oroitzapen eta ahanztura prozesu horiek gure irudimenean irekitzen dituzten aukerak ikertzea. (…) Gure arreta ez dago lanen berreraiketan, ezta haien aipamenean ere, baizik eta oroitutakoaren bitartez sortu berrian, fikzioan.

Ayara Hernandez Holz (mexikarra, Uruguain nazionalizatua, 1976). Dantza garaikidea ikasi zuen, “Contradanza” taldearekin, Uruguain, EDDC Zentroan (European Dance Development Centre), Arnhem/ Herbehereak eta nazioarteko ospea duten irakasleekin. Aldi berean, antzerkia eta literatura ikasi zituen Uruguain. MA MACAPD / Arte garaikideen jarduera eta barreiadura amaitu zuen 2009an, L'animal a l'esquena-n, Gironan (Dargtinton College of Arts-ekin eta MASKA Institute-rekin lankidetzan). 2002z geroztik, bere obra lantzen ari da LUPITA PULPO goitizenaz, Felix Marchanderekin lankidetzan. Bere obrak aurkeztuak izan dira Hego Amerikako eta Europako hainbat herritan.

Sybille Müllerrek dantza ikasi zuen Rotterdam Dansacademy-n eta Strategic Communication and Planning gradua amaitu berri du Berlingo Arte Unibertsitatean. Bere lanak dantza, coreografía, performancea, idazketa eta ikerketa psikologia uztartzen ditu. Besteak beste, Eva Meyer-Keller, Isabelle Schad eta Ayara Hernandez-Holz koreografoekin ibili da lankidetzan.

Looking backwards into the future
laguntzaileak
  • Iberescena
argazkiak
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com