CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » MATERIA HUMORADA
MATERIA HUMORADA

Ikerketa egoitza, Marcela Levi eta Lucía Russo (Brasil- Argentina)

Azala, irailaren 18tik al 30era bitartean

ATE IREKIAK: irailak 29 

Iberescena-ren laguntzarekin

 

Marcela Leviren eta Lucia Russoren 2012/13 lan berriko lehenengo faseak honako aipu hau hartzen du abiapuntu: “Tira, espazio bat dago erdigunearen eta bazterraren artean, eta ni bien arteko punturen batean egon naiteke lasai asko”, Samuel Beckett, Aipaezina.

Samuel Beckett-en aipu hori abiapuntutzat hartuta, boterearen neurriko adostasunen arabera (duten boterearen arabera) erlazionatutako pertsonen eta gauzen antolaerak esperimentatuko ditugu. Antolaera horiek etenkako egoeren modura, alegia batetik besterako igarotzea (denboran) salto, estropezu, istripu, etenen bidez ahalbideratzen duten egoeren modura landu nahi ditugu. “Bazen behin…”, “Bi urte geroago…”.

“Zeharkako beste bide batzuk egon behar dute. Bestela, ernegatzeko modukoa litzateke. Guztiz ernegatzeko modukoa litzateke, bai”. Samuel Beckett, Aipaezina.

Marcela Levi (1973, Rio de Janeiro) performer eta koreografo da; Les Recollets(Frantzia) arte zentroan egonaldia egin zuen, Programa Artistas en Residencia - Casa Encendida / Aula de Danza(Espainia) izeneko programan eta Laura Erber artista bisualarekin,Batiscafo beka jaso zuen. 2002z geroztik, dantza garaikidearen eta arte bisualen arteko mugan kokatzen diren proiektuak lantzen ari da, narratiba eta gorputz ez linealentzako idazketa koreografikoak sustatuz. Bere lanen bitartez, Levi gorputz-egoerabesteratzaileak suspertzen saiatzen da. Bere proiektuak dira: Imagem (2002), Massa de sentidos(O Globo egunkariak 2004an osatu zuen hamarreko zerrendan aukeratutako dantza-lana), In-organic(2007 Klauss Vianna Saria, Rumos Danza Itau Cultural Programa, Artsadmin elkarteak “The top 40 illustrated guide to 2008” zerrendan sartu zuen, Ballettanz aldizkariak 2008ko yearbook-ean 3 aldiz aipatu zuen, Jornal do Brasil egunkariak dantza-lan hoberenen bere hamarreko zerrendan sartu zuen) eta Em redor do buraco tudo é beira(2008ko Arte Sorkuntzarako  Beka programan eskainia, O Globo egunkariko kritikak nabarmendua 2009an, eta 2010eko ZKB / Zürcher Theater Spektakel (Zurich) Sarian eskainia). Eta Brasil, Europa eta Hego Amerikako festibal eta zentro ezberdinetan eman dira: Impulstanz Festival, Les inaccoutumés – Ménagerie de Verre, In Transit, In Presentables, Rencontres Choregraphiques de Seine-Saint-Denis, Kunsten Festival des Arts, Nottdance, Arnolfini, Chapter, Bienal Internacional de dança do Ceará, Teatro Solís Montevideo, Festival Panorama de Dança RJ, besteak beste. Aldi berean, Levik honako artista hauekin ere lan egiten du: Lia Rodrigues, Vera Mantero, Guillermo Gomez-Peña, Lucía Russo, Dani Lima, Claudia Garcia eta Manuel Vason, besteak beste. “Natureza Monstruosa” da bere lan berriena, eta 2011ko FADA (Fomento a la Danza, Secretaria Municipal de Cultura RJ) Sarian eskaini zuten.

Lucía Russo (1975, Patagonia) geldiezina da eta batetik bestera dabil etengabe, talde  lanean, elkar lanean eta elkar trukean garatzen diren obra eta proiektuetan parte hartzeak izugarri atsegin zaio. Buenos Aires hirian bizi da eta Casa Dorrego (2004/8), c.a.s.a. colectivo artístico (2009/11) eta Cooperativa Disentida arte kolektiboetako kide da. Red Sudamericana de Danza (2001/11) sarean parte hartzen du. Bere lana antzoki, festibal, arte bisualen azoketan eta galerietan egin ohi da ikusgai, eta Hego Amerikako hirietanlantzen ditu bereziki,hala nola, Argentinan, Chilen, Perun, Uruguain, Brasilen edota Mexikon. Eta Holanda. Bere lanen artean honako hauek aipa daitezke: Fantasmagoría,Javier Bustos konpositorearekin batera sortutako duo bat, Buenos Airesen lehen aldiz antzeztua, 2011ko apirilean; Natureza Monstruosa, Marcela Levi artistarekin batera zuzentzen duen talde lana, 2011ko azaroan lehen aldiz antzeztua, Rio de Janeiron.Eles vao ver, Gustavo Ciríacorekin batera zuzentzen duen lana, Río de Janeiro (2010). El borde silencioso de las cosas, Kooperazioaren Kultur Zentroaren dantza eta politika programaren barruan zuzentzen duen talde lana, Buenos Aires (2009). Árida o estepa,zuzentzen eta antzezten duen bakarkako lana (2005). DUO (2005) eta Sensorama (2006) instalazio interaktiboak. TPS (2004), Diego Gil koreografoarekin batera zuzendutako duoa, Casa Dorregorekin eta Het Veem Theatre Holandarekin elkarlanean koproduzitua. Villa Villa (Grupo De La Guarda) proiektuan performer izan zen, BA, Japon eta Mexikon (2001/3). Manuel Vason argazkilariekin lan egin du, Red Sudamericana de Danza (2009/11) Sareko Still Móvil proiektuaren barruan. Egonaldia egiten du Rio de Janeiron, Iberescena Programaren laguntzaz, idazketa dramaturgikoa eta koreografikoa lantzeko (2010/11). Diálogos(Latinoamerikan obren eta artisten arteko trukea eta zirkulazioa) proiektua sortu eta koordinatzen du, Buenos Aires, Neuquen, Montevideo, Lima, Merida eta Méxiko DF (2006/8) hirietan egina. MANIFESTA! babesgoan parte hartzen du,  Cacilda Becker – FUNARTE antzokiko arte okupazioa, Rio de Janeiro (2011). Arte Unibertsitate-Institutu Nazionalean irakasle, Mugimenduaren Arteen (2007/9) departamentuan, UNTREF (2006), Rojas Kultur Zentroa (2000/2), besteak beste. Honako testu hauek argitaratu ditu: Singular plural, entre el yo y el nosotros (2009) eta Ser para un ojo (2011), Territorios en red I eta II liburuetan, Red Sudamericana de Danza Sareak argitaratuak.

 

AZALAn egindako egonaldiari jarraipena emateko asmoarekin, Marcela Levyk eta Lucia Russok tailerra antolatu eta bere lan berria aurkeztuko dute 2012ko BAD jaialdian (Bilbon).

Centro. Orilla. Espacio (título de trabajo)
laguntzaileak
  • Iberescena
argazkiak
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
erlazionaturiko artxiboak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com