CAST | EUSK | ENGL
¬Ľ home | ¬Ľ kreazio espazioa | ¬Ľ jarduerak | ¬Ľ artisten egoitzak | ¬Ľ IZENBURURIK GABE
IZENBURURIK GABE

Lan topaketa

uztailaren 2tik 6ra bitartean

Parte- hartzaileak: Maite Arroitajauregi eta Ixiar Rozas

 

(1) Aztarna. Aztarna- kontzentrazio. Aztarna- elementu. Aztarna alterazio. Aztarna definizio. Aztarna- organo. Aztarna- trans. Aztarna trogano. Aztarna zuri. Aztarna- azantza. Arrasto. Traza.

(2) Ahotsa. Ahots apal. Ahots bakar. Ahots- bide. Ahots harro. Ahots bifido. Ahots misto. Ahots alterazio. Ahots- bihurgailu. Ahots- fremitu. Ahots- itzulkin. Ahots- maiztasun. Ahots- miazkatu. Ahots- zurrusta. A- hots. Ahuts.

 

Aztarna eta ahotsa. Kontzeptu hauen inguruan lanean hasiko dira bi sortzaileak, ahotsa, soinua, irudia, idazketa, aztarna batzuk eta gorputza erabiliz. Izenbururik gabe eta datarik gabe.

 

Ni Mursego naiz, Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977), biolontxelon lizentziatua, Gasteizko Goi Mailako Musika Eskolan. Betidanik gustatu izan zait musika sortzea, baina partituretatik aparte, nire barne-baitan dagoenari kanporako bideak irekiz. Luze daramat beste talde askorekin kolaboratzen, disko zein zuzeneko emanaldietan: Gora Japon, Napoka iria, Kokein, Miztura, Lisabö, Kashbad, Anari, Manett... Bakarlari gisa hasi nintzen arte, 2009an. Loop pedala daukat lagun, eta hari geruzak gehitzen dizkiot, armonia ezberdinak sortu ahal izateko. Horretarako, ahotsaz baliatzen naiz, edo casio teklatua, oukalele, autoarpa edo marakak, besteak beste, erabiltzen ditut. Dantzarako, ikus-entzunezko lanetarako eta filma laburretarako musika konposatzen dut.

Ixiar Rozas (Lasarte- Oria, 1972) idazlea, bideo- sorkuntzen egilea, ikerlaria eta irakaslea naiz. Testu praktikatik abiatuta, idazketa luzatzea bilatzen dut: narratiba, poesia, gidoi ikusezinak, pieza eszenikoentzat testuak eta testu kritikoak, hainbat herri eta hizkuntzetan plazaratu diren materialak (Mexiko, Italia, Erresuma Batua, USA, Portugal, Errusia eta Eslovenia). Idazketaren hedaduratik lankidetzan ibili naiz (edo nabil) honako koreografo eta artistekin: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), German Jauregi (Bilbo/ Brusela), Estela Lloves (Vigo/ Berlin), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Mal Pelo, Girona), Maider Lopez (Donostia). Arte Ederretan doktorea naiz (EHU/ UPV), gaur egungo eszenan ahotsa eta performatibitatea ikertzen duen tesi batekin.

Eserita
argazkiak
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
  • ¬©Jorge Ferreira
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com