CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » LAB THE PRESENT
LAB THE PRESENT

Arantxa Martínez eta Lola Rubioren ikerketa egoitza (Madril- Berlín)

ekainaren 25etik uztailaren 4ra bitartean

 

Kaixo denoi,

 

Azalako lan- taldeak luzatutako gonbidapenari esker, ekainaren 25etik uztailaren 1era arteiraungo duen egonaldi bat antolatzen ari gara. Hainbat gonbidatu izango ditugu bertan, eremu desberdinetatik etorritako artistak, eta ikerkuntza modu berezi bat konpartituko dugu haiekin. Haien artean, besteak beste honako hauek zaudete: Marta Navaridas, Alex Deuttinger, June Crespo, Amaia Urra eta Elena Aitzkoa.

Gu, hau da, Lola Rubio eta Arantxa Martinez, duela bi urtetatik ari gara "The Present" proiektua lantzen, irudi-kontzeptuen eta ikuspenaren inguruan eztabaida, produkzioa eta ikerkuntza bultzatzen dituen proiektua alegia.

Honako hauek dira orain arte landu ditugun gai nagusiak: gorputzak bere ingurunearekiko gordetzen duen harremana, gorputzaren ikuspena, zeinu gisa duen balioa eta ikusteko eta ikusia izateko duen bere ahalmen bikoitza: gorputzak bere ingurunea nabaritzen du, eta, aldi berean da beste gorputz batzuen ingurunea. Ingurunea hemen ulertzen da objektuen arteko erlazio sare bat bezala, eta, gorputza, berriz, pantaila eta irudia bezala (berea, bere fikzioarena, beste batzuena, eta abar).

Proiektuan zehar, beste objektu eta gorputz batzuekin esperimentazio somatikoan oinarritutako gorputzaren praktika garatu dugu. Esperimentazio horien bidez hizkuntza partikularra garatzen joan gara, baita estrategia performatibo ezberdinak ere, aurkezteko, irudikatzeko eta ikusgai izan ahal izateko ekintzekin erlazionatuak beti ere.

Azalan burutuko den egonaldian, gonbidatutako artistek erabiltzen dituzten eta guk geuk erabili ohi ditugun baliabide ezberdinak aprobetxatuz, interesgarria izango litzateke bakoitzaren lan eremuari buruzko estrategiak komunean jarri eta denak elkarrekin nahastea, eremu bakar hori, edozein delarik ere (bideoa, eskultura, gorputza, idaztea, espazio eszenikoa...) gure baitatik kendu, eta, ondorioz, irudiari buruzko eztabaidan eta hausnarketan jarraitu ahal izateko, desberdinak baina aldiberekoak izan daitezkeen perspektibetatik beti ere.

Bestalde, gorputzak bere ingurunearekiko gordetzen duen erlazioan oinarritu da ikerkuntza orain arte, baina gorputz hori beti izan da gorputz-aktorea, aurkezten dena edo begiratzen uzten dena behintzat. Testuinguru horretan, eremuarekin gorputzaren erlazioa lantzea interesgarria izango litzateke, baina kasu honetan, gorputz-ikuslea, ikusten duena eta hasiera-hasieratik irudia espresatzeko erabiltzen den baliabideak baldintzatuta dagoen pertzepzioa duena.

Azkenik, “The Present” proiektuan zehar, honako beste artistek ere parte hartu dutela esan nahi genuke: Mariona Naudin, Roger Rossell eta Yara Burkhalter. Eta noski, bai ikerkuntza, bai ekoizpena, elkarlan horren ondorio izan direla.

Egonaldian zehar, gurekin ere egongo da Eduard Mont de Palol performer, itzultzaile eta musikaria, harekin batera ari baikara soinuaren parametroan sakontzen gaur egun.

Agur bero bat,

Arantxa Martinez eta Lola Rubio

 

Arantxa Martinez Berlinen bizi da eta han lan egiten du. Madrilen, dantza klasiko eta garaikidean trebatzen da, eta 1999an bere heziketa osatzen du Montpellier-en, Zentro Koreografikoan. Harrezkero, koreografo eta artista ugariekin lan egiten du: Antonia Baehr: For Faces (2010), Juan Dominguez: Bleu (2008), Isabelle Schad & Simone Aughterlony: Sweet Dreams (2009), Eszter Salamon: Without you i’m nothing (2007) eta Reproduction (2004), Tino Sehgal: Instead of allowing some thing to rise up to your face dancing bruce and dan and other things (2008), Kiss (2006), Velma Requiem (2007), Velma Superstar (2005) eta Rondo (2002), Philippe Saire: Cartographies (2007), Massimo Furlan: Palo Alto (2006), Alexandre Roccoli: A short term effect (2006), Martine Pisani: Bande à Part (2004), Germana Civera: Objet Perdu (2000) Mathilde Monnier: Déroutes (2002) eta Pour Antigone (2001), Teresa Nieto: Isla (1998) eta Africa Morris: Urbethnic (1997). Horrez gain, honako bideo-lanetan parte hartzen du: Pauline Boudry et Renate Lorenz: Contagious, 2010, Some times you fight for the world, sometimes you fight for yourself, 2004, Lior Shamriz: Before the Flowers of Friendship Faded, Friendship Faded, 2007, Emmanuelle Antilles: Rollo, 2005 eta Angel’s Camp, 2003, Delphin Ste.Marie: Marquisas, 2002 eta Blanca Casas: Mudas, 2001. Koreografo modura, honako piezak sortzen ditu: The Present, 2010 –Lola Rubiotekin eta Yara Burkhalterrekin batera–,  Al oeste del Pecos, 2007, J, un striptease tradicional en 4’, 2007 eta Trofeo, 2003, Blanca Casas Brullet-en Prendaslanaren performance-irakurraldi bat, De l’impatience de celui qui regarde dormir, 1999 –Remi Heritierrekin batera–.

Lola Rubio: dantza klasiko eta garaikideko bere ikerketan hasten da Madrilen, bere jaiotze-hirian. Heziketari jarraipena ematen dio Monpellier-eko zentro koreografikoan, E.X.E.R.C.E izeneko lanbide-heziketaren esparruan, 2000n. Geroago, Parisen bizitzen jarri eta lan egiten hasten da Gilles Jobin koreografoarekin 2001 eta 2004. urteen bitartean, hiri desberdinetan:Londres, Laussane eta Paris, MOEBIUS STRIP eta UNDER CONSTRUCTION sorkuntza-lanetan. Ondoren, Eszter Salamonkoreografoarekin lanean hasten da, REPRODUCTION (2004) eta NVSB (2005) sorkuntza-lanetan. 2006an lan egiten du Alex Roccoli koreografoarekin:SHOR TIME EFFECT  eta Blanca Casas artista plastikoarekin lan egiten du LOS EXTRAS proiektuan, MAGENTA EPHÉMÈRES izenekoaren testuinguruan, Parisen. Interprete lanak egiten ditu David Wampach-eren QUATORZE sorkuntza-lanean, 2007an. Ordezkapen lanak egingo ditu hainbat piezatan: SLOW DOWN Martine Pissanirena, RONDO eta VELMA SUPERSTAR Velmarena eta HORS D’ICI Severine Riémerena, azken horrekin arituko da ere JE NE SUIS PERSONNE sorkuntza-lanean, 2008an sortutakoa. 2009an bizilekua hartzen du Berlinen, eta han ari da lanean koreografo ezberdinekin: COLECTVE SENSATIONS Alice Chauchatena, SWEET DREAMS Isabelle Schadena eta Simone Aughtelonyrekin batera, MUSIK Isabelle Schadena eta berriroere Martine Pisanirekin PROFIT AND LOST sorkuntza-lanean. 2010ean, THE PRESENT ikerkuntza-lanean hasten da Arantxa Martinezekin, eta horretan darrai egun arte. Ikerkuntza horren emaitzako bi diren bertsioak Madrilen eman dira,In-Presentables eta Tanz in Agust (Sommer bar) festibalean, 2010ean eta 2011n. 2011n ere, Chistian Rizzoren LE BENEFITE DE LA DOUTE piezan lan egingo du. Hezkuntza jaso du Feldenkrais metodoan, eta Body Mind Centering izeneko beste metodo eta gorputz-ikerkuntza moduekin batera, bere jarduera artistikoaren baliabidea, euskarria eta ondorioa osatzen ditu.

Parte-hartzaileak: Eduard Mont de Palol, Elena Aitzkoa, Amaia Urra, June Crespo, Marta Navaridas eta Alex Deutinger.

“The Present” lana Artium-en aurkeztuko da uztailaren 5ean, gaueko 20.00etan, udako ikastaroetako LANBROA 12 programaren barruan.

© Roger Rossell
argazkiak
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
  • © June Crespo
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com