CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » JARDUERA ESZENIKOARI ETA KULTURA BISUALARI BURUZKO MASTERRA
JARDUERA ESZENIKOARI ETA KULTURA BISUALARI BURUZKO MASTERRA

MPECV Jarduera eszenikoari eta Kultura bisualari buruzko masterreko ikasleen ikerketa egoitza (Artea- Alcalako Unibertsitatea) 

apirilaren 11tik 26ra

maiatzaren 2tik 11ra

ATE IREKIAK: apirilak 21 eta maiatzak 5

MPECV-ko ikasleek euren sorkuntza- eta ikerkuntza-proiektuak landuko dituzte, AZALA-n burutuko duten egonaldian zehar haientzat izango diren espazio eta denbora batean. Jarduera Eszenikoari eta Kultura Bisualari buruzko Masterra, ARTEA-k prestatuta eta Alcalako Unibertsitateak babestuta, honako erakunde hauen lankidetzarekin batera gauzatzen da: Sofia Erregina Museoa, La Casa Encendida, Madrilgo Matadero, AZALA Sormen Gunea eta Off Limits Galeria.

Azken urte hauetan sorkuntza eraldatu egin da arte eszenikoen alorrean. Gaur egun, ikerkuntzarako gogoa da nagusi; laurogeiko hamarkadan eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran egin ohi zen erara, produktu eszenikoen ekoizpenaren eta merkaturatzearen alde egiteko moduen aurrean, gaur egungo sorkuntza-jarduerak ikerkuntzarako prozesuak bezala ulertu, sortu, planteatu eta antolatzen dira. Honako arakapen honetan, nolabaiteko gertutasuna duten arte alorrez eta diziplinaz baliatu dira, eta, horrela, arte eszenikoak diziplina aniztasun erradikalak hartuta daudela ondorioztatu daiteke. Horren adibide dira honako hauek bezalako espresioak: “gorputzaren arteak” edota “ekintzaren arteak”, haiek horrela aipatzen baitira diziplina anitzeko alor berri horri buruz aritzeko orduan, haien barruan jatorri ezberdineko jarduera hibridoak onartzen dituztelako. Eraldaketa hauen bitartez, lan egiteko eta aritzeko modu berriak sortu dira programazioaren, kultur politikaren eta gogoeta estetikoaren alorretan. Bestalde, hezkuntzak ere ezin du eginbehar honetatik kanpo geratu, eta arte eszenikoen aldeko hezkuntza artistikoa landuko duten programak moldatu egin behar ditu. Jarduera Eszenikoari eta Kultura Bisualari buruzko Unibertsitate Masterrak baldintza horiei erantzun egiten die, diziplina anitzeko ikuspuntu batetik aipatu diren berrikuntza horiei lotutako ikerlari-sortzailearen profilera moldatuz.

udaberria
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com