CAST | EUSK | ENGL
¬Ľ home | ¬Ľ kreazio espazioa | ¬Ľ jarduerak | ¬Ľ artisten egoitzak | ¬Ľ FEATHER LEATHER PROJECT
FEATHER LEATHER PROJECT

Sorkuntza egoitza, Clara Tena eta Yurie Umamoto (Bartzelona- Tokyo)

2012ko urtarrilaren 10etik 22ra arte

ATE IREKIAK: urtarrilak 21 

Feather Leather proiektua New Yorken jaioa da, 2008an, eta Yurie Umamotoren eta Clara Tenaren arteko hartu-emanaren ondorio da. Une hartan, bietatik inork ez zekien hasitakoaren berri. Aurreneko ideia jarduera sortzaile bat garatzea zen, ping-pong jolas moduko batean, eta zernahi formatutan aritzeko askatasunez biak (mugimendua, soinua, irudia, testua…), “ping” baten ordainean “pong” bat jasotzeko asmoz; hasierako proiektuaren gaineko aldaketaren eta interpretazio berriaren araberako erantzun bat. Nik argazki bat emango dizut, zuk niri abesti bat pasa, nik dantza bat zuri, eta abar… Estrategia horren estutik, hartu-emanen sareak partaide, diziplina eta geografia berriak hartu ditu. Mailaz mailako moldean, Feather Leather prozesu luze batean bihurtu da. Partidan zehar zer gertatuko den ez dakigu, ezta nola amaituko den ere… Yurie-n eta Clararen hitzetan: Two people who didn’t know each other at all met by chance in New York/ One is Feather/ One is Leather/ They were in New York for a while/ Somehow they spent time together quite a lot though they could speak only bad English to communicate/ They made a small work together which became a proof of their first “meeting” and time to say “bye-bye” came. After saying “bye-bye” they kept playing their ping-pong match by using contemporary internet technology… Two years later they met again/ This time not in New York/ Feather started understanding about Leather a bit more by seeing her life in her country though having no idea about her native language/ They worked again together to proof their “meeting”/Again time to say “ bye-bye” Again “meeting” and “bye-bye”. Again “meeting” and “bye-bye”, “Meeting”… “Bye-bye”…“Meeting”…“Bye-bye”… “Now” and “Then” and “Now” and “Then”…

Proiektua eta bere helburuak: MEETING-BIG MATCH: YURIE VS CLARA. Egonaldiak iraun bitartean, Yurie eta Clara, bi “jokalari”, AZALAn emango duten egonaldiaren amaieran erabakiko den “Big Match” izeneko elkarren arteko lehiarako prestatuko dira. Gertakizun horretara bideratutako entrenamenduan arituko dira buru-belarri, Feather Leather proiektuak zehazten dituen metodologiari eta arauei jarraituz: (1) “Ping” bat jasotzen duenak, erantzuna emango dio eta berria den zerbait bihurtuko du (“pong”). (2) Erantzuna emateko edozein formatu izan daiteke egoki. (3) Beti dago arau zaharrei berriak gehitzeko aukera. (4) Jokoan nahi duen edozeinek har dezake parte.

“Big Match” izeneko partida hori zabalik egongo da jendearentzat (ATE IREKIAK); publikoak proiektuan parte ahalko du, “Big Match” partidaren amaieran jokaldiari erantzuna emanez nahi badu.

Yurie eta Clara elkarren auka arituko dira, baina garrantzia berezirik ez du bietatik garaile nor suertatzen den.

Zer behar dute beren burua prestatu eta jokaldirik hoberena lortzeko? Yurie eta Clara ahalik eta gehien elkarri ulertzen ahaleginduko dira, AZALAko topaldiak iraun bitartean. Denbora mugatua dutela kontuan hartuta, noraino izango ote dira elkarri eta norbere burua ulertzeko gauza? Zein izango ote da elkar ulertze prozesu horren emaitza? Zer esan nahi dugu elkar ulertzeari buruz ari garenean?

“Meeting”-arekin batera, Feather Leather Taldeak honako beste misio berezi hau burutu beharko du: ikusleak liluratu, ping-pong partidaren ideia haien artean zabaltzeko eta etorkizunerako jokalari berriak sortarazteko helburuarekin.

Clara Tena.  Bartzelonan eta New Yorken prestatu zen dantza garaikiderako. Besteak beste, Lapsus, tragant Dansa, John Jasperse eta Elena Albert-ekin egin du lan. Feather Leather proiektuari hasiera 2008an ematen dio. Formatu anitzeko proiektu horretan, hartu-emana oinarri duen kreazio-sare bat lantzen du Yurie Umamoto-ren lankidetzarekin. Jendaurreko ekitaldiak Bartzelonan, Donostian, Amsterdam-en eta New Yorken izan dira, eta I Am An Orphan de la Valley eta Cigronete i Macarronito (Ramon Rodriguez-The New Raemon musikariekin lankidetzan) izeneko piezen eta Belier OH! izeneko bideo-sortaren eskutik. 2010etik 2011ra arte, egonaldia egin du La Caldera-n (Bartzelona), eta epealdi horretan zehar Feather Leather proiektuko ideiak Animal of the month: Belie izeneko proiektuan laburbiltzen aritu zen. Azken lan hori, Belier izenburuarekin estreinatu zen Mov-i-Ment #1 programan, 2010eko Grec Festibalaren barruan. Horrez gain, Sara Fontan-arekin lan egiten du Piña-n, baita Ariadna Ribasek eta Ana Pfaff-ek osatzen duten Dostopos kolektiboarekin ere, bideo formatuan mugimenduaren, irudiaren eta musikaren arteko loturari buruzko ikerketa lanak egiten, beti ere.

Yurie Unamotok Tokyon hasi zuen bere prestakuntza, dantza klasikoan. Ikasten jarraituko du Parisko RIDC-ean (Rencontres Internationales de Danse Contemporaine), 2004an. Urte bete geroago, 2005ean hain zuzen ere, Amsterdam hirira joango da, SNDO (School for New Dance Developement) eskolan bere heziketari jarraipena emateko, eta han arituko da 2010. urtera arte. Harez geroztik, berak sortutako lanak aurkeztu ditu hiri ezberdinetan: I Am An Orphan de la Valley, Clara Tenaren lankidetzaz, New Yorkeko Culturart-en; Piece No.5 Amsterdam-eko Het Veem Theater antzokian eta RECYCLISTING SONG Amsterdam-eko Melkweg Theatre antzokian, Berlin-eko Sophiensale-n eta Salzburg Performance Tage-ko ARGE kultur-ean (Salzburgo). Dantzari/performer gisara aritu da ere beste artista batzuek gidatutako proiektuetan, hala nola, Martin Nachbar-en ikerketa-lanean, Tanzfabrik-en (Berlin); Lea Martini-ren Nachtmaal lanean, Het Lab-en (Utrecht); eta Caroline D’Haede-ren eta Leena Keizer-en Magdala proiektuan (Hasselt).

FEATHER LEATHER PROJECT
argazkiak
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  •  ¬© Juan Gonz√°lez
  • ¬© Clara Tena y Yurie Umamoto
  • ¬© Clara Tena y Yurie Umamoto
  • ¬© Clara Tena y Yurie Umamoto
  • ¬© Clara Tena y Yurie Umamoto
  • ¬© Clara Tena y Yurie Umamoto
  • ¬© Clara Tena y Yurie Umamoto
  • ¬© Clara Tena y Yurie Umamoto
  • ¬© Clara Tena y Yurie Umamoto
erlazionaturiko artxiboak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com