CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » what if everything we think we know is wrong?
WHAT IF EVERYTHING WE THINK WE KNOW IS WRONG?

[eta denok dakigun guztia okerra izango balitz?]

Sorkuntza egoitza Rosa Casado eta Mike Brookes (Madrid- UK)

azaroak 23tik abenduak 2ra

 

Rosa Casadoren eta Mike Brookesen proiektu bat

IBERESCENAren eta ARTS WALES INTERNATIONALen laguntzarekin

 

1] what if everything we think we know is wrong? Context specific performancek (performance testuinguru espezifikoentzat) eginiko lan berri bat da. Lanak jendaurreko performance eta gizarte foro modu berriak proposatzen ditu, live art izenekoaren estrategiak jendarteko ekintzen berehalakotasunarekin uztartuz.

what if everything we think we know is wrong? Ahalegin berri bat da, ekintza adierazgarrien aukera sozialak eta poetikoak aztertzeko, espazio publikoetan. Horrez gain, gure esperientzien eta iraganeko jardueren bidez ikasitakoaren etengabeko berrazterketa bat islatzen du, lan berri baterako asmoak eta galderak bideratuko dituzten estrategiak garatu ahal izateko.

what if everything we think we know is wrong? Jendaurreko performance baten ekintza proposatzen du, gure usteen eta haien ondorioen azterketa irekiaren eta zuzenaren modura, bere komunikatzeko gaitasunaren akatsak eta mugak onartzen dituen forma baten barruan.

2] Espazioari eta ekintzari zor diegun gure konpromisoa dago gure lanaren muin-muinean, egiten ditugun eta egiten ez ditugun gauzekin gure konpromisoa, baita gure erabakien ondorioekin eta aztarna fisikoekin ere.

Guk proposatzen dugun lana ez da narratiboa, eta metaforikoa edo sinbolikoa ere ez. Ekintza baten errealitate sinplea eskaintzen du, ekitaldi baten, ideia baten funtsezko zeregina bezala –eta ez ideia horren erreferentzia bat edo ideia horri buruzko oharra–. Muinean, lanak egin egiten du zerbait –ez du zerbait irudikatzen edo eztabaidatzen–. Lana proposatzen duena eta kontuan hartzen duena da, eta bere konplexutasuna eta anbibalentzia modu nahikoan atxikiko duen forma bat hartzen du, eraginkorra izateko.

Maila horretan, lana interbentzionista izan ohi da sarritan, baina bere asmoa ez da probokatzea, bere poetika bereziki proposatzailea da. Gure lanak ekintza erabiltzen du jendaurreko espazio batean topaketa bateko ekitaldia ardazteko. Ulertu nahia piztea, arakatzea eta elikatzea, hori da asmoa, besterik gabe. Gure kezka nagusiena jendetza baten topo egiteak definitzen dituen formak arakatzea da, baita bilkura horiek sortzen eta behar dituzten gizarte-negoziaketak ere. “Gu geu gara” forma horietan “gertatzen den hori”. Lan horiek parte hartzea erabakitzen duten haiekin baino ezin dira gauzatu, topaketa hori edozein modutara definitzen dugula ere. Lana topaketa horrek definitzen duen sorkuntza bat da.

Maila sinpleago batean, lana hainbat gauza agerian jartzeko ahalegin bat da –modu nabarmen eta enpirikoan, modu sentikor eta poetikoan, ez bakarrik modu intelektualean–. Eta ikusi nahi dugun hori, ulertu nahi duguna, gure jokabidea da –eta gure erabakien, ekintzen, usteen eta sinesmenen taldeko ondorioak.

3] what if everything we think we know is wrong? Ahalik eta zuzenena eta autonomoena izateko asmotan sortu den lan bat da. Lana lekutzeko azpiegitura teknikorik gabe nahi genuke, eta ahalik eta labur eta txikiena izan dadila bere arrasto fisikoa. Lanak espazio huts bat eta jendartea behar ditu. Espazioak berez diren horrengatik izango dira aukeratuak, hustuak eta erabiliak.

Lana zutik egongo den jendaurrean burutuko da, kanpoko edo barruko espazio batean –testuinguruaren araberakoa beti ere–. Eszenatokiak honako hauek izan daitezke: antzokia, parking publikoa, plaza edota kale bat, besteak beste.

Jendearen bilerak eta topaketak hasiera emango dio performanceari. Dena hasten da pertsona bat espazio hutsa zeharkatzen, esan zuen Peter Brookek. Guretzat, guztiaren hasiera zutik eta zain dagoen jendaurrean dago.

Gu jendetza horretan murgilduko gara, eta behar dugun guztia gurekin eramanez, espazioa mugatuko dugu eta hasiera emango diogu. Espazioaren eta testuinguruaren arabera, kotxe batean sartzen hasi gintezke, edota besterik gabe oinez gaudela.

what if everything we think we know is wrong? Ekintza performatiboaren gaitasuna berriz aztertzeko ahalegin bat da, antzerkiaren testuinguru sozialean. Eta ahalegin hori suposizio formalei eta teknikoei kendutako materialaren bidez gauzatu ahal izatea da bere proposamen formala.

4] what if everything we think we know is wrong?lan intimo baten modura sortzen da, artistek ikusleengandik oso hurbil egina. Bertan direnen arabera definituko dira testuingurua zein diskurtsoa.

Lan horren definiziorako eta egituraketarako, artistek aldi berean egin nahi dituzte honako hiru ekintza hauek: [1] foku-gune bat sortu, jendetza baten topaketa informala eman dadin, [2] normalean egiazkotzat ematen diren hainbat kontzeptu zientifiko eta sozial zirriborratu modu diskurtsibo batean, eta [3] marrazkia zein idazketa erabili, bertan egon ez dauden baina erabiltzeko egokiak izan daitezkeen objektuak edota tokiak aipatzeko.

Lan horrek langai hartzen ditu teoria eta dilema zientifiko garaikideak, hala nola, infinituaren kontzeptua eta materia ilunari buruzko hipotesia –definizioz hautemanezinak diren gauzak neurtu eta aztertzeko ahaleginei dagozkion arazo eta ondorio guztiekin.

Mike Brookes (Sheffield, Erresuma Batua) artista da eta diseinatzailea, nazioarte mailan ari da lanean, eta Madrilen bizi da. Creative Research Fellow sortzailea da, eta irakaslea Galesko Unibertsitatean, Aberystwyth, Erresuma Batua. Rosa Casado (Madril, Espainia) sortzailea eta performerra da. Madrilen bizi da. Bere lanak errealitateari buruzko hausnarketa hartzen du ardatz, proposamen sinple eta “egunerokoen” bidez, ‘pentsatzeko’ eta ‘egiteko’ modu berriak arakatzeko.

Rosa Casado eta Mike Brookes elkarrekin aritu ohi dira; 2008an "Some things happen all at once" sortu zuten, honako hauen laguntzarekin: Escena Contemporanea, Arts Council of Wales Creative Wales Award, PANORAMA, Escena Abierta eta Biennale Transfrontaliera dell Arte Contemporanea, Italia. Egonaldiak egin dituzte honako toki hauetan: Centro Coreografico Galego, Inteatro, Festival MAPA, Bilbao Eszena eta B-side Multimedia Festival. Elkartekideak dira honako elkarte hauetan: dada(prod), Italia, eta Institute for Science, Society and Policy, Paris, Frantzia.

Mike Brookes
erlazionaturiko artxiboak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com