CAST | EUSK | ENGL
¬Ľ home | ¬Ľ kreazio espazioa | ¬Ľ jarduerak | ¬Ľ artisten egoitzak | ¬Ľ BARE
BARE

Ikerketa egoitza, Roser Lopez Espinosa (Bartzelona)

abuztuaren 24tik irailaren 4ra arte

urriaren 25etik azaroaren 17ra arte

ATE IREKIAK: azaroaren 12a (18.00tan)

 

 

BARE biluztasunaz ari zaigu, soiltasunaz, ari zaigu funtsezkoaz eta soilik ezinbestekoa zaigun horretaz. Gune huts eta xume bat, ageriko mugimendu bat, baina apaindurarik gabekoa, ekintza normal bat, nabariak diren helburuak.

BARE horren bidez, dantzaren sustraietara jo nahi dut, aurrenekoak izan ziren osagaiak berreskuratu, hau da, mugimendua, nolakotasunak / gorputz-gaitasunak eta musikaltasuna erabili funtsezko irizpide gisa. Mugimendua bere biluztasunean ikertu eta azaltzea da nire gogoa, konposizio-partituraren ikuskera berritu eta mugitze hutsaren gozamenaren ideia berriro landu. Mugimendu artikulatu, natural eta dinamiko bat ikertu, lurreko materialen, jirabiren eta etenaldien eskutik.

BAREk mugimenduari eta konposizioari buruzko lehen ideia minimalista bat pizten dit.  Nire sormen-lanerako erabili ohi dudan tresna bat da, bere arrazoi, errepikapen eta aldakuntzekin, nahiz eta sekula eduki ez dudan bere muturreko formetaraino lantzeko gogo berezirik.

Prozesu horretarako, “ostinatto” izeneko formak eskaintzen dituen aukerak ikertu nahi ditut: melodiarako bide hori hain zuzen ere, erritmo-patroi, progresio harmoniko edo baxuko lerro hori, obsesiozko moduz errepikatzen dena musika-konposizio batean, aldaketa txiki batzuk jasan ditzakeena, baina ezagutzeko moduan jarraituko duen baldintza bakarrarekin. Hau da, aldatzeko aukerak mugatuak dira. Horretarako, sakonago ikasi nahi ditut ostinattoak  musikan hartzen dituen formak, eta kontrasteak ematen dituen aukerekin jolas egin. Hasteko, John Lurie eta de Igor Stravinsky musikagileen konposizioak dauzkat gogoan.

Musikaltasunari dagokionean, mugimendurantz abiatuko naiz musikaren bidetik, konposizioaren ideiaren eskutik. Musika-lan bat abiapuntu edota eragile gisa hartu, eta hura askatu. Erritmoekin jolas egin, testurekin eta isiluneekin, normalean nire lanerako erabili ohi ditudan dinamika azkar biziagoekin. Asko erabili ohi den metodoa da, baina nik, koreografoa naizen aldetik, ez dut sekula erabili, mugimenduaren alde egin ditudan nire gerturatzeak oinarri zuten kontzeptutik abiatuta egindakoak izan baitira gehiago.

Ekintza salo eta garbiekin jolastu ahal izatea ere interesgarri iruditzen zait, eszenatoki batean modu erraz batean burutu daitezkeen ekintzekin alegia. Adibidez: erratzez garbitu; zerbait hustu edo toki bat hustu; norbait edota zerbait biluztu; nire helburuak agerian utzi eta ikusleari gutxira gertatuko denaren berri ematea; dantzako edota eszena bateko alderdi zehatz bat nola egituratuta dagoen azaldu, etab. Eta kontrapuntua bilatu, ekintza ausart eta dibertigarri baten ondorioz, gainerako guztiak duen apaltasunarekiko kontrastea pizteko.

Horiek dira nire lana bideratuko duten hasierako ildo nagusiak, proiektuaren norabide zuzenerako aurreneko mapa baten modukoan. AZALAn ikerketa-prozesu horren guztiaren lehen fasea burutuko dut, eta bakarka aritzeko baliabideak landuko ditut bertan.

Roser Lopez Espinosa- Dantzari eta koreografoa.Dantza Garaikidean Graduatua, Amsterdamgo Theaterschool eskolako MTDan. Koreografia-ikastaroak egin ditu ere SNDOn. danceWEB-Europe beka jaso zuen, 2005ean. Dantzari aritu da Holandan, Magpie Music Dance Company konpainiarekin, Marta Reig Torres eta Pere Faurarekin. Bartzelonan honako hauekin aritu da elkarlanean: Angels Margarit / Cia Mudances, Iago Pericot, Las Malqueridas eta Bebeto Cidra, besteak beste. Angels Margaritekin ari da lankide2008. urteaz geroztik, eta egun Corol·la (1992) bere bakarkako lan entzutetsua ematen ari da. Bere sormen-lanek honako sari hauek jaso dituzte, nazioarte mailan: The lizard’s skinfue 2006ko Masdanza Bakarkako Lehenengo Saria; Còncau II, bigarren saria 2008ko Burgoseko Azken Joera Berrien Lehiaketan; Miniatura, hirugarren saria 2010eko Madril Lehiaketan, eta 2011ko Europako Aerowaves sarean hautatua. Bere obrak ikusgai izan dira nazioarte mailako festibaletan: Espainian, Holandan, Alemanian, Txekiar Errepublika, Eslovenia, Egipto eta Japon. Dantza aztertzen duen Susy-Qla aldizkariak, estatu mailako koreografo berrien artean 2011ko nabarmenetako bat dela esan du.

BARE, Anna Padrósen argazkia
argazkiak
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
  • ¬© Idoia Zabaleta
erlazionaturiko artxiboak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com