CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » SERGEI
SERGEI

Ikerketa egoitza, Ruemaniak (Bilbo)

urriaren 18tik 24ra 

Mitoa astroak, naturaren fenomenoak eta portaera moduen inguruan zenbait lekzio emateko eraikitzen den kontakizuna al dira? Belaunaldiz belaunadira mantentzen al dira? Mantentzen al dira salbazio, perfekzio eta armoniaren inguruko ideiak? Badira guretzako airean jarraitzen duten galdera batzuk, zer gertatzen da konturatzen zarenean mito hori zu bezain inperfektoa dela?, zergatik egin behar dira halako froga batzuk olympoan sartzeko edo barkatua izateko?, nola ordezkatzen dugu mito bat bestearekin?, gurutzearen mitoa al da gure kulturan gehien irauten duena?, zein mito irauten dute Maria, Alaitz, Izaskun eta Jorgerentzat? Eta zein mito gustatuko litzaiguke bertan behera uztea? Eta zein da gure Akilesen orpazurda, hau da, gure hilkortasun puntua? Gorputzak "urrezko" giroan dabilen presiopean daude.

Ruemaniak Jorge Lastra, Izaskun Santamaría, María Ibarretxe eta Alaitz Arezanak osatutako kolektiboa da. AZALAko egoitzan proiektuaren bigarren fasean egingo dute lan, kontzeptu koreografiko, eszenaratzea eta konposaketa lanean arituko dira hain zuzen ere. 

Jorge Lastra Psicologian eta Arte Eszenikoetan lizentziatua. Bilbo, Berlin eta Bruselan dantza garaikide ikasketak burutu ditu koreografo eta dantzari desberdinekin, besteak beste, Ted Stoffer, Chrysa Parkinson, Win Vandekeybus, Steve Paxton, Jordi Cortes, Mal pelo CIa., Katie Duck, German & Jorge Jauregui, Dennis O´connor, Claire O´neill. "Naranjas del tiempo" 2004 (Natxo Monterorekin) eta "Caídos del Cielo" (2006-07) pieza eszenikoak sortu ditu. Azken urte hauetan euskarri desberdineko piezatan aritu da lanean Beatriz Fernandezekin ( "Restos de Miss Series" 2008), Blanca Arrietarekin- Ciento Cincuenta Cuerdas cia. ("Silvery Snot" 2006; "Memoria" 2006-07; "Rest" 2007), La intrusa -Damian Muñoz & Virginia García ( "el Guateque" 2004; "Staff" 2007) , Asier Zabaletarekin- Ertza ( "Babia"2005-06). Horrekin batera, azken urte hauetan espazio urbanoan eta ekintza praktika artistikoetan ibili da lanean Zubiak (Periferiak) kolektoboarekin. "En busca de Patt/PAtt ya no vive aquí " ikus- entzunezko proiektuan ari da lanean egun. 

 

Izaskun Santamaría Madrilgo eskola profesionalean dantza klasiko titulo ofiziala lortzen du 1992an. 2001ean “Silencio” pieza aurkezten du Koreografo Gazteen  erakustaldian Isidro Zapaterorekin batera. 2005an “A tientas”, bere lehenengo soloa aurkeztu zuen. Honako konpainiekin egin du lan: Matxalen Bilbao Cía., Steak-Tartar danza teatro eta Organik. 2008an Organik konpainiaren "Malditas" kale ikuskizunean ibiltzen da kolaborazioan. 2008an Miren Gaztañagarekin batera Gabriel Ocinaren “El lobo y el Alma” pieza zuzentzen du (Bilbo Antzerki Dantza jaialdian estrenatua).

Maria Ibarretxe del Val. BAI & Basauriko Antzerki Eskolan diplomatua. Performance eta koreografia ikasketak burutzen ditu Bartzelona, Berlin eta Sevillan.  Horrekin batera, zuzendaritza eszenikoa EITV, San Antonio de Los Baños, Cuba. Koen De Preterekin  " WE DANCE TO FORGET" koreografia eta antzespena, Fabuleus, Stuk Arts Centre, Leuven, Belgium ( Julidans 07, Aerowaves 08...).  LA PEZ dantza- antzerkiaren partaidea. Jorge Lastrarekin batera "Hule" eta " Bilbao es una mala copia" site- specific lanak sortzen ditu (Periferiak 05/07). Asier Zabaleta, Eva Vidal, Martina Von Hold y Shizuka Hariu antzespen lanak egin ditu. "Txatxorra`s CUBE" sortzen du Patricia Fuentesekin,  eta  “Bloody M  keeps the gun in the forest” “ La Repolitización del espacio sexual en las prácticas artísticas contemporáneas" mintegirako. Nacho Vigalondoren " 7:35 de la manaña" laburmetraiaren koreogragoa. "Sra. Polaroiska en Sillòn de Taller" kolektiboa sortzen du Alaitz Arezanarekin batera.

Alaitz Arenzana. Ikus- entzunezko komunikazioan lizentziaduna (UPV/ EHU). Pascal Aubierrekin lantegia burutu du EITV, San Antonio de Los Baños (Cuba). Zinearen sormen lana eta esperimentazioa telebista saio eta erreportaiekin tartekatzen ditu. "Sra. Polaroiska en sillón de taller" kolektiboa osatzen du Maria Ibarretxerekin. 

Lan honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.

 

 

 

 

 

SERGEI
argazkiak
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
  • Ruemaniak taldearen argazkia
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com