CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » TEN THOUSAND LEAVES
TEN THOUSAND LEAVES

Sorkuntza egoitza, Immobile paziente (Erroma)

irailaren 19tik 25era 

ATE IREKIAK: irailak 25

 

"Bakarra dut hizkuntza eta ez da nirea". Jaques Derrida, Hurkoaren elebakartasuna

Lan berri hori 2009. urtean hasi nuen Mozarten “Disonantzia” koartetoari buruzko emanaldiarekin, eta korda-laukotearekin osatutako proiektu horren parte da. Ikerketa-lan bat da, ganbera-musikak hartzen duen egiturarekin lotutako koreografiari buruzkoa, gogoa bereziki jarriz esanahiaren eta formaren arteko erlazioan, soinuaren eta gorputz-dinamikaren arteko alderaketa bat da, prozesu sortzaile konplexu bat, kode posibleak bere baitan hartzen dituena eta ondorio den ekintza performatibora garamatzana. Bartok-en laugarren laukotea langai hartuko duen proiektuak honako hiru momentu nagusi izango ditu: Egitura / Nortasuna / Bideoa

AZALAn egingo dugun egonaldia aurre-prestaketa bat egiteko aukera modukoa izango da, gerora lehen aurkezpen bat egiteko Erroman, Romaeuropa festibalaren barruan.

Lehen fase horrek aipatu momentu nagusi horietan aurreneko bi zutabeak landuko ditu, hizkuntzari eta egitura koreografikoari arreta berezia eskainiz.

1- EGITURA

Hungariako musikagilearen ganbera erako konposizioak, egitura formalaren eta errealaren ordenarik ezaren artean sortzen den tentsioari buruz hausnarketa egiteko aukera paregabe eskaintzen du. 1928ko bere 4. kuartetoan, Bartokek arkitektura simetriko bat eratzen du, konposizioaren bortiztasunari indarra kentzeko asmoz.

Bartok bere adierazpen musikalaren barne baitako osagai suntsitzaileei aurre egiten ahalegindu zela dirudi.

Nabaria denez, eszenaratzen duen dramaturgiak musikaren egiturarekin bat egiten du, zatitan banatzen den forma gaineko kontrol beharrari ematen dion erantzun moduko batean.

2- NORTASUNA

Bere garaiak bizi izan zuen arrazismo genozidari Bela Bartokek ematen dio erantzuna arrazagatiko ezpurutasuna goraipatzea izan zen, estiloen lekualdaketa, kultur nahasketa, eta tokikoaren eta mundukoaren arteko orekaren auzia lantzen du, generoen arteko mugak ezabatuz. Musika horrek aukera ezin hobea eskaintzen digu lineala ez den gorputz-hizkuntza bat bilatzeko, zentrifugoa, arinki zehatza ez den simetrietan eta emozio kontrajarrien adierazpena ordenatzen duten distortsio moduetan aberatsa.

Nortasun bakar batetik abiatzen gara: bere izatea, bere muskulu eta nerbioak, mugimendu arrotzezko pusken etengabeko eraginpean, harmoniarik gabeko testu koreografiko hibrido eta anbiguo bat sortuz.

 

Immobile Paziente Erroman jaio zen, 2006an, dantza, bideoa, musika eta literatur testuaren arteko elkarreraginari buruzko ikerketarekin. 2007an “Tutto di prima” ekoizten du, Murakami Harukiren ipuin batean inspiratua. 2008an, “Animale omega” estreinatzen du Teatro Indian, Short Theatre festibalaren barruan, A. Kristofen K Hiriko Trilogiaeta M. Houellebecqen Oinarrizko partikulaklanetan inspiratua, proiektua Area 06 Officine Culturali bulegoaren eta ZTL pro elkartearen arteko lankidetzaren ondorio da. 2010az geroztik, taldeak egonaldi artistikoa burutzen du Erromako Akademia Filarmonikoan, bi urteko iraupena izango duen ikerketa-proiektu bat gauzatzeko. Proiektuak konposizio koreografiko garaikidearen eta musika klasikoaren arteko topagunea landu eta elkarreragin horren lotura dramaturgiakoa eta eszenikoa aztertuko ditu.

 

Lan taldea:

Caterina Inesi, zuzendaritza eta diseinua

Caterina Inesi, dantza

Bela Bartok, musika

Marco Della Rocca, musika ekarpen berriak

Theo Eshetu, bideoa

Diego Labonia, argiztapen diseinua

Caterina Inesiren sormen-lana

TEN THOUSEND LEAVES
erlazionaturiko artxiboak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com