CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » SOBRE AQUILO QUE NAO SE PODE FALAR
SOBRE AQUILO QUE NAO SE PODE FALAR

Ikerketa egoitza, Coletivo qualquer (Brasil- Euskal Herria)

irailaren 5etik 15ra arte

ATE IREKIAK: irailak 14

 

 

“Lekukotasunak egiaren eta justiziaren alde egin ohi du normalean, eta aitormenak haiengandik jasotzen ditu sendotasuna eta betetasuna. Dena den, kasu honetan, faltan duen horretan datza lekutasunaren balioa; badu, muinean, aitortu ezin daitekeen zerbait, bizirik atera direnen ahalmena kanporatzen duena. ‘Benetako’ lekukotasunak, ‘erabateko lekukotasunak’, lekutasunik ezin eman eta ezin emango zutenenak dira. ‘Lurra jo’ zutenak dira, musulmanak, ostendutakoak. Bizirik atera direnak, sasilekukotasunen modura, haien izenean ari dira, ordezkatu egiten dituzte: ez dagoen lekukotasun baten lekukotasuna ematen dute. Horrek, dudarik gabe, lekukotasunaren balioa aldatu egiten du erabat, esanahia bilatzera behartuz ustekabeko eremua batean” G. Agamben.

Giorgio Agambenen “Lo que resta de Auschwitz” liburua aztertzen garamatza denboralditxo bat, eta egileak, bertan, zehatz lantzen du lekukotasunaren auzia. Lekukotasuna zer den, lekukotasun hori zertaz ari den, harentzat zer den aitortu ezin den hori, lekukotasuna eman nahi duenak adierazteko dituen lekuak zein diren, lekukotasunak dituen oihartzun-bideak zein diren. Lekukotasunaren ahotsa azkenean lekukotasuna ezin emanda geratzen den paradigma erakusten duen adibiderik nabarmenena izan daiteke Auschwitz, “falta den lekukotasun baten izenean, lekukotasuna eman” baino ez, benetako lekukoek berez lekukotasunik ezin eman dezaketela oroitu beharreko zereginean aritu, behin eta berriro. Kontzentrazio-esparruetan bizi izan zutenari buruz hitz egin zezaketen bakarrak, hildakoak lirateke. Gogoeta horretatik abiatuta, eta aspaldi gure jardunetan eta saioetan egin ohi dugun sormen-ariketa batekin lotu ondoren, “deskripzioaren ariketa” izenekoarekin alegia, konexio posible batzuk sortu ziren. Gorputz politiko bati gerturatzen gatzaizkio, eta bizi duen zerbaiti buruz mintzo zaigu, beharbada bizipen hori bere osotasunean adierazteko ez gauza delako beti, nahiz eta bide asko, hizkuntza ezberdinak erabili (mintzamena, mugimendua, keinua, etab.) helburua lortzeko, edo helburua lortzen etengabe saiatzeko behintzat.

Zuzenean eta bizi-bizian dantza egitearen une berean ematen diren mugimendu fisikoen aditasun espazialak, tenporalak eta memoriak deskribatzea du ariketak bere jomuga. Ariketa horretan ari garela, askotan nabaritzen dugu hizkuntza mintzatuaren ezintasuna, gorputz-enborra sabel gainera okertzen dugunean gertatzen den guztia azaltzeko orduan. Delay izenekoak anitz sortzen dira, osatzeko beste esaldien beharra duten esaldiak, mutu diren hitzak eta lurretik irteten den oin bati bira ematen diotenak, dena inoiz baino azkarrago abiatzen den pausaldi bat edota gorputzaren eta inguruaren arteko elkarreraginerako beste aukera batzuk proposatzen duten irudiak. Antzezpenak dira horiek, eta geure buruaz aritzeko dauzkagun moduak; gorputz horrekin nola elkar ulertu eta harremanetan nola sartu; toki horretara iristen garen bakoitzean, geure buruari eta espazioari hitz egin ahal izateko sortu eta bizi ditzakegun aukerak.

Lekukotasunaren historiaren ondorioz azaltzen den gorputza “deskripzioaren ariketa” horrena da, bere burua esaten ahalegindu eta unean uneko izateko historia bat eta ikuspegi bat inprimatzen duen hori bera da, memoriazko aztarna bat utzi, espazioan eta besteengan eta bere baitan iraganeko ez ezik, denboraz kanpoko ere den lekukotasun hori uztera jolasten dena, kontatzen duenaren iragankortasuna onartu eta garrantzitsuena ez dela kontatzen dena, baizik eta kontatzeko unea dela dakien aldetik. Partekatze hori onartzea bere gain galdera anitz dakartzan ekintza bezala, bere hizketakideen menpe egon eta ahalegin bat egitera deitzen dituena, harreman bihurtzeko, esan ezin daitekeena esateko paradigma landu ahal izateko, beren buruaz aritu ahal daitezkeen azalmintzak, lana barne-belarrian bakarrik egiten ez duten entzuteaz lagunduta, garraiatu dezakeen zerbait bezala. Gorputz politiko bat sentitu, bere burua ulertzeko modu kategorizatuenetatik datorrelako, haiek ezagutu eta elkar ulertzeko bide berrietara zabaldu daiteke, elkarren artean ez arduratzeko norbere mugimenduan. Mintzamena erabili eta hitz egitearen eta ez-hitzegitearen ekintzan komunikazio bihurtzen den gorputz bat, lekukotasuna pizten den “ustekabeko eremu” horretan. Harremanen auzia bere baitan lekutzen duena, eta ez berarengandik kanpo dagoen gai batean.

Aurkezten dugun lan-proposamenak norabide horri jarraitzen dio. Une horretan biziki nahi dugu material horretan sakondu, mintzo den subjektua zalantzan jarriz, lekukotasunaren paradigmaren bitartez segituan mintzatzeari buruzko beste esanahi batzuk bilatuz, horrela performance bateko sorkuntza antolatzen hasteko.

Coletivo cualquer taldea Luciana Chieregatik (BR) eta Ibon Salvadorrek (EH) osatzen dute. Orain bi urte eta erdi eman zion hasiera bere sormen-prozesuari, Lisboako c-e-m (centro em movimento) zentroan. Han, Sofia Neuparthen laguntzaz, bere ikerketa-ildoa definitzen hasi ziren, filosofia eta mugimendua bertan nahasteko. Horrela sortzen dira teoria dantza egiteko asmoa eta dantza teorizatzeko gogoa, haien bitartez zalantza jarri nahi baitira gorputza bera mugitzen denean eta mugitze horrek informazio ezberdinekin (filosofia-testuak, arkitektura, argia...) eragiten dituen harremanak, gaur egun sorkuntza artistikoan egokitzat jotzen diren aukerak proposatuz. Taldekideek ibilbide ezberdinak jorratu dituzte. Luciana Chieregati dantzaria da, Dança e Movimento ikastaroa burutu zuen Anhembi Morumbi Unibertsitatean, 2007an, Beneditas Dantza Konpainian ere parte hartu du, Livia Seixasen zuzendaritzapean, baita T1 kolektiboan ere, Adriana Grechi zuzendari zuela. Ibon Salvadorrek Arte Ederrak ikasi ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eta Les Nadies eta El Destilador de Ideas konpainietako partaide izan da, Azken horrek konpainia hoberenari saria jaso du Umore Azoka festibalean, “Biri bila” lanari esker. Partaide izan da ere EHUko Koreografia Sorkuntzako taldean, Idoia Zabaletaren eta Sara Paniaguaren zuzendaritzapean. Lagun biek topo egin zuten Formação Intensiva Acompanhada (Fia) izenekoan, 2008an, c-e-m zentroak antolatuta, eta elkarrekin aritu ziren 2008-2009ko prozesuen erakustaldirako Espaços Experimentais izenekoan eta Teoria Dantzatu ikastaldean, 2009an. 

Ibon eta Luciana
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com