CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » CONFESSION
CONFESSION

Ikerketa egoitza, Germán Jauregui (Bruselas-Bilbo)

irailaren 5etik 25era arte

 

German Jaureguik “Confession” lana zuzenduko du 2012an, eta hau du sorkuntza honekin lotutako bere lehenengo egonaldia. Gure eguneroko lantokietatik aparte aritu nahi genuen, handik urrundu eta naturaren bihotzeko nonbaiten gorde, erretiro moduko batean, ideiak mahai gainera botatzeko, sormen-prozesua bideratuko duten zutabeak zein izango diren asmatzeko eta jorratu beharreko gaiak, helburuak eta lan-estrategia ezberdinak zehazteko. Labur esateko, “koadroa prestatu” nahi dugu, alegia behar den aurreneko azterketa bat egin. Lantresna funtsezkoenen artean bat idazkuntza izango da egonaldian, hau da,  ideiak, nahiak edota sentsazioak, besteak beste, zehaztasunez jasoko dituen testu bat sortzea, sormen-prozesuaren sustapenaren mesederako. Eta hasteko, honako hitz hau: AITORPENA.

“Bakar-bakarrik gaude azken finean, kontu sakon eta inportanteenetan bereziki, ezin aitortu sentitzen dugun moduan gaude bakarrik”. Rainer Maria Rilke

Nola eutsi nire arimari, zure arima

urratu gabe? Nola eraman zugandik gora

beste gauzetaraino?

Ai, jartzerik banu nik

iluntasunean galdutako leku batean, han,

zure bihotzak dardara egiten duen bakoitzean

berak ere dardara egin beharrik izango ez duen

aparteko eta isileko tokian.

Zu eta biok hunkitzen gaituen orok

lotu egiten gaituelako behingoan, bi soketatik

nota bakarra ateratzen dakien biolina bezala.

Zein da gu lotzen gaituen tresna?

Eta nork erabiltzen gaitu bere eskuartean?

O, kantu leun! Rainer Maria Rilke

 

Bilboko koreografo eta sortzailea honako beste artista hauekin arituko da elkarlanean: Manuel Ronda (Italia), Cristobal Barreto (Mexiko) eta Elena Fokina (Errusia).

CONFESSION
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com