CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » MY HEART BELONGS TO DADDY I
MY HEART BELONGS TO DADDY I

Ikerketa egoitza, Paloma Calle eta Celeste Carrasco (Madril)

abuztuaren 2tik 10era 
 
ATE IREKIAK: abuztuak 9
 
 
 
 
“My heart belongs to daddy” 5 bideo-lanez osatuta dago. Eta, aldi berean, lan horietako bakoitzak erretratu bat osatzen du.
 
Proiektuak, besteak beste heriotzaren gaia jorratzen du. Heriotzaz, baina ez bakarrik kontzeptu abstraktu eta teoriko bezala, baizik eta batez ere benetako norbaiten benetako heriotza.
 
Heriotza hori da abiapuntu, materiala artistikoaren sortzaile, eta aitzaki ezin hobea honako eztabaidagai hauetan sakontzeko: ausentzia, sendien arteko harremanak, umezurtz geratzen diren objektuak, esan gabe geratzen zaizkigunak, kultur ezberdintasunak, itxaropenak edo galderak.
 
Nire proposamenak gertakari zehatz bat hartzen du iturburu: nire aitaren heriotza, 2008an. Proposamen horren bidez, transzenditu egiten du utzi gabe, periferiatik nola hurbildu hausnartzeko, hau da, nireak ez diren beste aita batzuen heriotzaren ikuspuntutik. “My heart belongs to daddy” abestia nire egiten dut, eraikitzen ditudan irudien garraiatzaile egiteko.
 
Proiektu horretarako, ezagunak ditudan bost artistei, alegia azken urteetan ere aita hil zaizkienei, ikus-entzunezko “Erretratu” bat sortu dezatela eskatu diet, “My heart belongs to daddy” abestia erabilita.
 
Horrek guztiak ironiaz, kontraesanez janzten du proiektua, abesti hori bezain friboloa den osagaia erabiltzen ari baikara, ustez kantak inolaz ere ez duen seriotasuna eskatuko lukeen gai baten azterketan laguntzeko, baina hori da, hain zuzen, edozein harremanaren barruan bizi diren kontraesanak hobekien adierazteko erabiltzen duguna.
 
Egonaldi horretan, Celeste Carrascorekin arituko naiz lankidetzan. Bera filmaker eta muntatzaile da.
 
Nire lan egiteko moduak hiru oinarri nagusi izan ohi ditu:
 
Edozein gune izan daiteke ekintzarako gune aproposa.
 
Etxeko material biografikoa, ustez esanahi handiegirik ez duena, hartzen dut eta berriz lantzen dut ikuspegi ironiko eta “tresnazko” batetik.
 
Ikuslea bere betiko rol pasibotik atera, lagun aktibo eta kritiko bihurtzeko, hari eta nire buruari erronka bota, performer/ikusle harremana zalantzan jartzeko.
 
Nire obrak honako toki eta hiri hauetan erakutsi ditut: Alemania, Portugal, Frantzia, Holanda, Italia, Singapur eta Espainiako antzoki, galeria, etxe, kale eta erakusleihoetan. 
 
Paloma Calle
 
 
 
Egoitzetarako laguntza: Bilbaoeszena eta La Casa Encendida.
MY HEART BELONGS TO DADDY I
argazkiak
  • Jorge Ferreiraren argazkia
  • Jorge Ferreiraren argazkia
  • Jorge Ferreiraren argazkia
erlazionaturiko artxiboak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com