CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » COMO COMO COCO ME DESCOCO UN POCO
COMO COMO COCO ME DESCOCO UN POCO

Sorkuntza egoitza, Quemadura Teatro  (Elizondo)

urtarrilaren 9tik 16ra arte

ATE IREKIAK: urtarrilak 15

 

Nik neuk zuzendu nahi nuen hasiera batean lan hori, eta kajoian gordeta neukan proiektu batetik jaioa da. Bitan saiatu nintzen, baina ezin. Halako batean, Laurak eta biok elkartu eta aurrera egitea erabaki genuen. Orain arteko prozesua bi eremu fisikoetan gauzatu da. Bat Errenterian, bakoitzak berean jardun ahal izateko bilgunearen lanak egiten dituen tailer modukoan, bakoitzarena den proiektu horretatik abiatuta lankidetzan aritzeko aukera ematen baitigu. Eta bestea nire etxean, Baztanen (hortxe daukat lantokitxo bat). Egia esatera, prozesua zuzena eta arina izan da. Hasieratik bertatik gu geu izatea genuen helburu, hau da, pertsonaiarik edota istorio lineal bat asmatu beharrik gabe aritzea, aitzitik, eszenak bizitzan gertatzen zaizkigun bezala nahi genituen, modu kaotiko batean, baina barne baitako nolabaiteko ordena bati jarraituz. Momentuan momentukoa egiten hasi ginen, bakoitzak berea sentitzen zuen une batetik (batak ez aurrera ez atzera, eta besteak etengabe lanean eta egindako guztia gaizki zegoela sentituz), bizitzan markatu egin gaituzten bizipenak hartu genituen abiapuntu, eta testu eta mugimenduzko eszena teknikoagoak osatu genituen. Konturatzerako, ordu erdia osatuta genuen, eta lagunartean eman genuen. Hortxe konturatu ginen baietz: bagenuela eskuartean material interesgarri bat, eta segi beste aukerarik ez genuen, eta amaitu. Hura izan zen unerik zailena. Zerbait eskuartean izan eta…

Ezbai batean eman genuen hilabete baten ondoren, gero eta garbiago ikusten hasi ginen, eta gutako bakoitza garen pertsonaiarekin hausnar egiten: dena jakin eta mundu guztiari aholkuak emateko prest dagoena, gauza txikiena ere drama izugarri bihurtzen duen biktima, bere buruari gogor egiten diona, ihes egin eta desagertu egiten dena, etab.

Iurritan, Oiartzungo gune batean aurkeztu genuen uztailaren 30ean, eta jendearen erantzuna aparta izan zen. Ondoren, urrian hain zuzen, berriro eman genuen, baina jantzi gabe orduko hartan, elkartasunezko festa baterako lagun batekin, eta orduan ohartu ginen eten egin behar genuela, apurtu, eta norbaitekin egun batzuetan lanean aritzeko eta hegan egiteko premia genuela. Zuzendaritza baten menpe aritu beharra genuen, daukagun materialari bira eman eta harengan gehiago sakondu eta harekin gehiago arriskatu ahal izateko. Belen Nevadorekin hizketan hasi, eta hementxe gauzkazue, AZALAn.

Erreferentziei dagokionean, egia esan, gure bizipenei lotutakoak dira gehiago, intelektualak baino. Bakarrizketa nagusi den prozesu pertsonalean murgilduta gaude biok, gehiegizkoa beharbada. Etengabe ari gara gure buruari esaten egin behar duguna edo egin beharko genuena, zer egin, zer izan…

Eta horri buruz ari gara gogoeta egiten bereziki.

Ildo horretatik, Arpitarekin egindako lana eta Oshoren hitzaldiak azpimarratu nahi genituzke.

Bian izan ditugu beste inspirazio-iturri batzuk ere, hala nola, Rodrigo Garcia, Legaleón-t edota L’Alakran

Eta “Munstroen bizileku” filma, Spike Jonze zuzendariarena.

Eta poesia: Bukowski

Eta Bernardo Atxaga, Rodrigo Fresan, Enrique Villa-Matas eta azkenaldi honetan irakurri ditudan berrehun polizi nobelak.

COMO COMO COCO ME DESCOCO UN POCO
erlazionaturiko artxiboak
erlazionaturiko bideoak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com